2026-04-09
HomeEkintza SindikalaLABek eta ELAk greba dinamika abiatuko dute EAEko udal langileen sektorean

LABek eta ELAk greba dinamika abiatuko dute EAEko udal langileen sektorean

EUDELi eta EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdi politikoei exijituko diete Udalhitzeko eta udaletako mahaietan lan baldintzak hobetzea hemen eta orain negoziatuz. Apirilaren 23an 2 orduko lanuzteaz gain, maiatzaren 14an eta ekainaren 4an egun osoko greba egunak egingo dituzte.

Udalhitzeko negoziazioa hasi eta ia urte eta erdi pasa denean, langileen aldarrikapenak ez daude mahai gainean. EUDELek eduki eskasak jarri ditu mahai gainean eta, orokorrean, konkreziorik gabekoak dira. Udalhitzen kanpo dauden udaletan (hiriburuak eta udal handiak, gehienbat) gauza bera gertatzen ari da. Orokorrean, urte asko daramatzagu lan baldintzak hobetuko dituen akordiorik gabe eta mahai gehienak ez daude martxan.

Hala, udaletako langileon lan baldintzak okertzen ari dira urtez urte. Bitartean, aurreko urtean Udalhitzeko negoziazio mahaia martxan jarri zen, eta orain dela 16 urte berritu gabeko lan baldintzak adosteko aukera irekita dago. Alabaina, udaletako agintaritzan dauden EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta alderdi independenteek gaur gaurkoz proposamen integralik gabe jarraitzen dute, eta onartu egin dituzte Madrildik datozen enpleguari eta soldatari lotutako neurriak eta langile publikoen prekarizazioari eta pribatizazioari bidea irekitzen dieten akordioak.

Analisi hori konpartituz eta negoziazio-mahaietara edukiak eraman eta lan-baldintzen hobekuntza negoziatzea exijituz, ELA eta LAB adostasun batera iritsi dira udal sektorean batera greba dinamika bat martxan jartzeko. Aldarrikapen komun batzuk adostuta, hurrengo hilabeteetan mobilizazioetara, lanzuteetara eta greba egunetara deituko dute. Lehenik eta behin, aurreneko urrats bezala, apirilaren 17an kontzentrazio bateratuak egingo dira eskualdeetan.

Gero, apirilaren 23an 2 orduko lanuzteak egingo dira 11:00etatik 13:00era. Azkenik, maiatzaren 14an eta ekainaren 4an egun osoko grebetara daude deituta EAEko udaletxe guztietan. Hauek dira adostu dituzten gutxieneko aldarrikapenak, Udalhitzeko mahian eta edozein udaletako mahai negoziatzaileetan defendatuko dituztenak:
• Soldatak:
→ Azken urteetan galdutako erosahalmena berreskuratzea.
→ Aurretik galdutakoaren zorra onartu eta berreskuratzeko konpromisoa.
→ Azpikontrataturiko langilerik ez 1500€-ko gutxieneko soldataren azpitik.

• Enplegua:
→ Pribatizaziorik ez. Eta pribatizaturikoa publifikatu, bertako langileak subrogatuta.
→ Enplegua egonkortu: egiturazkoak diren lanpostu guztiak Lanpostu Zerrendetan txertatu.
→ Sektore feminizatuetan (zaintzan eta garbiketan, bereziki) jardunaldiak %100ekoak.
→ Behin-behinekotasun tasa errealak jaitsi, prozesu bidez eta behin-behinean dauden langileak kontsolidatuz.

• Gazteberritze neurriak:
→ Errelebo kontratuak bermatu langile guztiontzako, funtzionario eta laboralentzako.
Langileen eskubidea.
→ Adinagatik lanaldia murrizteko eskubidea, soldata eta kotizazioak murriztu gabe. Hasierako urteetan lanaldi herena eta ondoren lanaldi erdia murrizteko aukera. Akumulatiboak izateko eskubidea
→ Lekualdatze lehiaketak egitea enplegua eskaintzeko deialdiekin batera.

• Euskara:
→ Lanpostu guztiak elebidunak.
→ Sarbidean, lehen aldiz lanpostu bat betetzeko, bi hizkuntzak derrigorrezkoak izatea.
→ Egun lanean ari direnak euskalduntzeko, euskara planak.
→ 12 urtean lanpostu guztietan bi hizkuntza ofizialak derrigorrezkoak izatea.

• Berdintasun neurriak:
→ Soldata arrakalekin amaitzeko neurriak adostu.
→ Jazarpen protokoloen jarraipena, aplikazioa eta ebaluazioa egitea.

• Jardunaldia:
→ Lan astea eta urteko jardunaldia jaitsi.
→ LGTBIfobiaren kontrako protokolo eraginkorrak.
→ Udal musika eskoletako eta euskaltegietako irakastorduak jaitsi.
→ Kolektibo maskulinizatuetan, neurri eraginkorrak egoerari buelta emateko.

• Lan osasuna:
• Lizentzia, baimenak eta kontziliatzeko
neurriak:
→ Mediku-baja gaixotasun arruntagatik denean, %100eko ordainsari konpentsazioa jasoko dute langileek baja amaitu arte.
→ Lan kargak arintzeko neurri zehatzak adostu. Ordezkapenak lehen egunetik.
→ Arrisku psikosozialen eta arrisku ergonomikoen ebaluazio adostuak urtebeteko epean. Eta neurriak adostu ondorengo urtebetean.
→ Mutualitaterik ez; bajen kudeaketa publikoa.

• Hautaketa prozesuak:
→ Hautaketa prozesu guztiak tokiko erakundeak egin beharko ditu, suhiltzaileak eta tokiko poliziak prozesuak barne. Oinarriak
erakundeekin adostuta.
→ 3 urtean behin lekualdatze lehiaketak eta enplegua eskaintzeko deialdiak egitea gutxienez.
→ Zaintzeko lanaldi murrizketak eta eszedentziak, zaindutako pertsonaren adin mugarik gabe.
→ Baimenak loturagramen bitartez.

• Trantsizioa ekosozialerako neurriak:
→ Mugikortasun plan adostuak.

ELA eta LAB sindikatuek lanuzte eta bi greba egun horietan parte hartzeko deia egiten
diete udaletako langile guztiei, baita deitutako mobilizazioetan eta ekintzetan parte
hartzekoa ere.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zumaiako Estaños Matienako langileek greba egingo dute euren osasuna eta segurtasuna berma daitezen exijitzeko

Hainbat lan istripu izan dira enpresa horretan, eta iragan urtarrilaren 31n langile bat hil zen lanean. Hala ere, enpresak ez du berehalako neurririk hartu...

LABek politika publiko propioak exijitzen ditu, Nafarroako erregularizazioa enplegu arloko eskubideak gauzatzeko eta beste askotan aurrera egiteko abiapuntua izan dadin

Nafarroako Gobernuko presidenteak deituta, gaur bilera egin dute enpleguari eta migratzaileen erregularizazioari buruz hitz egiteko. LAB sindikatuak enpleguaren erregularizazioan eta kontrolean hobekuntza bat exijitzen...

LABek etsigarritzat jo du Lan eta Enplegu Sailarekin izandako bilera. Tubos Reunidosi buruzko funtsezko galderei ez zaie erantzunik eman

Tubos Reunidosen irekitako gatazkari dagokionez, gaur Lan eta Enplegu Sailarekin izandako bileran, ziurtasunak eman beharrean, berriro ere agerian geratu da prozesu osoa markatzen ari...