2026-03-12
HomeEkintza SindikalaLAB sindikatuak positiboki baloratu du EAEko espetxeetan Administrazioak ekainaren 1etik aurrera ez...

LAB sindikatuak positiboki baloratu du EAEko espetxeetan Administrazioak ekainaren 1etik aurrera ez direla 24 ordutako txanda kateaketak onartuko erabaki izana

Erabaki hori azken urteetan LABek lan osasunaren eta atseden eskubidearen alde egindako etengabeko salaketen ondorio da.

Sindikatuak azpimarratu du urteak behar izan direla espetxe eskumenak transferitu zirenetik (2021eko urria) Administrazioak bere erantzukizun politikoak onartu dituen arte. Denbora horretan lan antolaketa horrek goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandak kateatzea ahalbidetu du, 18 ordutik gorako esposizioa eta atseden eskubidearen urraketa zuzena eraginez.

Administrazioaren txosten juridikoek baieztatu dute LABek salatu duena: 24 orduko txandak ez dira bateragarriak Europako atseden-araudiekin ezta Lan Arriskuen Prebentzioaren Legearekin ere.

LABek gogorarazi du egoera hau ez dela soilik langileen osasunaren kontua, zerbitzuaren kalitatea eta espetxeetan dauden pertsonen eskubideak ere jokoan daudela.

LABetik eskatzen du Administrazioak bere eskumenak hartu ditzala, eta ez dadila makurtu zenbait sindikaturen presioen aurrean —hauek beren interes korporatiboen alde borrokatzen baitute, ez zerbitzuaren eta espetxeetako pertsonen beharren alde—, eta lan antolaketa legea, atsedenaldia eta zerbitzuaren segurtasuna errespetatzen duen bidean aurrera egin dezala.

LABen ustez, 24 orduko txanden bertan behera uztea pausoa da beharrezkoa, baina transferentziak aukera historikoa ireki zuen eredua eraldatzeko, eta horrek ezin du soilik estatutik jasotakoa kudeatzera mugatu.

Administrazioak 24 orduko txandak bertan behera utziko ditu espetxeetan, transferentzia gertatu eta urte gehiegi pasa ostean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zubietako Erraustegiko langileen lehenengo lanuztea eta manifestazioa

Gaur, martxoak 12, Zubietako erraustegiko langileen lehenengo lanuztea eta manifestazioa izan da, beraien lan baldintzak arautu behar dituen enpresa hitzarmena aldarrikatzeko. Aurreko astean eta proposamen...

Hithium enpresa Nafarroara etortzea bertako industriarentzat eta sektoreko langileentzat berri gazi-gozoa da

2025ean Nafarroako Industrian egondako enplegu suntsiketaren ondoren, bertze transnazional bat lekukoa hartzea ez du herrialdeko eta bertako langileriaren beharrak aseko. Pasa den urtean Nafarroako Industriak...

PSN eta Contigo-Zurekin alderdiek PP eta Voxekin bat egin dute pertsona zaurgarrienei kalte eginez Nafarroak LGS propioa izatearen aurka bozkatzerakoan

LAB, ELA, Steilas, Hiru eta Etxaldek proposamena Madrilgo Kongresura eraman dute, martxoaren 17rako deitutako Greba Orokorra berresten dute, eta gogorarazten dute Nafarroak bere LGS...