2025-12-07
HomeZerbitzu PribatuakAurrezki KutxakKutxabankeko Administrazio Kontseiluaren osaera baztertzailea, berri txarra Euskal Herriaren geroarentzat

Kutxabankeko Administrazio Kontseiluaren osaera baztertzailea, berri txarra Euskal Herriaren geroarentzat

Kutxabankeko Administrazio Kontseiluaren osaera, bezeroen eta jendartearen sektore garrantzitsu baten ordezkarien bazterketarekin, gehiengoa hainbat euskal lurraldetan, eta hitzarmen espainol baten apustuaren alde bere zuzendaritzak egindako hausnarketa eta urratsak, berri txarrak dira Euskal Herriaren geroarentzat. Atzerapauso garbia dira agertoki politiko berrian, itxura baten, sentsibilitate batzuk bultzatu nahi ez duten agertokian. 
Azken Lan Erreformak kartak agerian utzi ditu. LABetik eta herri honetako beste eragile politiko eta sindikal batzuen aldetik, funtsezkoa eta estrategikoa den kontua azpimarratu dugu: Europan aldarrikatzen dugun lan harremanetarako espazioa propioa da, euskal herritarra. Gure jarduera-eremua Euskal Herria da eta ondorioz, agertokia naturala soilik izan daiteke.

Ez soilik kontu hau gure burujabetza proiektuaren parte delako, hauxe delako finantza-krisi honen erdian arnasa hartzeko aukera bakarra, zeinaren ondorioak osoki erortzen diren langileriaren bizkarretan. Euskal Herria da gure erreferentzia, gure esparrua eta gure borroka sindikal, sozial eta politikoaren agertokia.

Kutxabankeko zuzendaritzak modu beligerantean egin zion kontra Lan Harremanetarako Euskal Esparruari, zuzendaritzako bazkideetako batek, EAJk, modu sistematikoan esandakoak esan arren. Azken Lan Erreforma eta PPren ibilbide politikoa, Kutxabankeko kontseilu baztertzaile eta zilegitasunik gabearen parte den indarra, modu nabarmenean da enpresari, kapital eta proiektu nazional espainol autoritario eta antidemokratikoaren aldekoa.

EAJrena, aldiz, kontraesankorra da itxuraz. Alderdiak askotan errepikatu du, hauteskundeetan zein hauetatik kanpo, euskal esparruaren aldeko apustua; bien bitartean, Kutxabankeko Kontseiluan dituen ordezkariak, bereziki Mario Fernandez presidentea, ateak ireki dizkio marko espainolari. Eta bertan gotortu da. Alderdi honek parlamentu espainiarrean duen eledunak bere kideen antzeko adierazpenak laburbildu ditu: “EAJk ez du onartuko hitzarmen estatalak euskal herritarren gainean jartzerik”. Eta errealitatea agertokiak zehazten duenez, nabarmena da hainbat buruzagi jeltzalek euskal esparruaren alde esandakoak kez betetako diskurtso hutsaren zati besterik ez dira. Funtsik gabeak.

Erakustalde argiena ofiziala da, Kutxabaneko Kontseiluarena. Espainiaren aldeko apustua laneko esparru bezala, eta iragarri dutenarengatik, ekonomikoa. EAJ eta PPk kudeatutako proiektua zenbait baldintzarekin. Hauek salatu beharrean gaude. Egoera honetan, EAJren jarrera oso larria da, zalantzarik gabe herri honetako gehiengo sindikal eta politikoa kontra duela eta Europako sektorerik atzerakoienekin elkartuta.

LABetik berriro esan nahi dugu, Euskal Herria osatzen dugun gizon eta emakume bezala, soilik gure espazio sindikalaren defentsak bermatzen digula independentzia laboral eta ekonomikoa. Geure geroaren jabe izan nahi badugu, lehen geltokietako bat, zalantzarik gabe, euskal esparruaren defentsa da. Ez soilik hitzekin baizik eta hauek berretsiko dituzten ekintzekin. Eta horregatik, euskal esparrua babestuko duen kontsulta horren alde lanean jarraituko dugu.

Euskal Herrian, 2012ko otsailaren 20an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...