2026-03-12
HomeEkintza SindikalaHithium enpresa Nafarroara etortzea bertako industriarentzat eta sektoreko langileentzat berri gazi-gozoa da

Hithium enpresa Nafarroara etortzea bertako industriarentzat eta sektoreko langileentzat berri gazi-gozoa da

2025ean Nafarroako Industrian egondako enplegu suntsiketaren ondoren, bertze transnazional bat lekukoa hartzea ez du herrialdeko eta bertako langileriaren beharrak aseko.

Pasa den urtean Nafarroako Industriak 1000 lanpostu zuzen inguru galdu zituen, neurri handi batean Transnazionalek eskulana merkeago izango zen bertze herrialde batzuetara deslokalizatzea erabaki zutelako.

Hithium enpresa Txinatarra Nafarroara etortzea, 750 lanpostu (etorkizunean 1000 izateko asmoarekin) sortzea eta energia berriztagarriekin lotura duen sektore batekoa izatea ez da berri txarra, baina LABentzat kezkagarria da errepikatzen ari garela berriro ere eredu oker bat, kanpoko Transnazionalei ematen ari diegu gure industriaren kontrola eta zalantza handiak ditugu sortuko diren balizko lanpostu horiek suntsitu zituzten horien baldintzetan izango direnik.

Eredu hau birproduzituz, eta kontutan izanda bere funtzioa betetzetik hagitz urrun dagoen Deslokalizazio Lege bat dugula, alde batetik ez diogu inongo egonkortasunik emango ez Nafarroako industriari ezta bertako lanpostuei ere eta bertze aldetik ez dugu hemen erabaki ahall izango ze norabidea hartu behar duen gure industriak, trantsizio ekosozialak ezin bertzekoa egiten duenean horren inguruan erabaki ausartak hartzea.

LABetik berriro errepikatzen dugu, bertan errotutako industria bat behar dugu, erabaki guneak Euskal Herrian izango dituenak, kontrol publiko bat izango duena eta bertako langileriaren beharrei erantzungo dioten lan baldintzak izango dituenak. Hori ez den guzia arriskuan paratuko ditu Nafarroako industria, bertako langileria eta gizartea orokorrean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zubietako Erraustegiko langileen lehenengo lanuztea eta manifestazioa

Gaur, martxoak 12, Zubietako erraustegiko langileen lehenengo lanuztea eta manifestazioa izan da, beraien lan baldintzak arautu behar dituen enpresa hitzarmena aldarrikatzeko. Aurreko astean eta proposamen...

LAB sindikatuak positiboki baloratu du EAEko espetxeetan Administrazioak ekainaren 1etik aurrera ez direla 24 ordutako txanda kateaketak onartuko erabaki izana

Erabaki hori azken urteetan LABek lan osasunaren eta atseden eskubidearen alde egindako etengabeko salaketen ondorio da. Sindikatuak azpimarratu du urteak behar izan direla espetxe eskumenak...

PSN eta Contigo-Zurekin alderdiek PP eta Voxekin bat egin dute pertsona zaurgarrienei kalte eginez Nafarroak LGS propioa izatearen aurka bozkatzerakoan

LAB, ELA, Steilas, Hiru eta Etxaldek proposamena Madrilgo Kongresura eraman dute, martxoaren 17rako deitutako Greba Orokorra berresten dute, eta gogorarazten dute Nafarroak bere LGS...