2026-10-16
HomeGreba orokorraGreba OrokorraGreba orokorra sustatzeko mobilizazioak sektore publikoan

Greba orokorra sustatzeko mobilizazioak sektore publikoan

ELA, LAB eta STEE/EILAS sindikatuek sektore publikoan ematen ari diren murrizketen aurrean egiten duten irakurketa ezagutzera eman dute gaur prentsaurrean. Egoerari aurre egiteko martxoaren 29rako deituta dagoen greba orokorraren jarraipena sustatzeko lan berezia ere egingo dutela iragarri dute.

 ELA, LAB eta STEE/EILASen irakurketa

Ekitaldi eta mobilizazioak
Irakaskuntza: martxoaren 21, 22 eta 23an batzarrak, protesta-ekitaldiak, bilkurak…
Osakidetza: Martxoaren 16 eta 22an batzarrak eta protesta ekitaldiak. 
Nafarroako Udalak eta Gobernua: Martxoaren 21ean bilkurak Nafarroako Parlamentuan eta udaletxeetan.
EAEko Udal eta Aldundiak:
Batzarrak eta elkarretaratzeak.
Eusko Jaurlaritza: Martxoaren 23an bilkurak Gasteizen (Lakua), Bilbon (Gran Vía 85) eta Donostian (Andia)
Estatuko Administrazioa:
Batzarrak egingo dira.
EITB: Batzarrak egingo dira.
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileek urriaren 21ean, benetako negoziazioa eskatzeko

Urriaren 7ko asanbladan, 400 langile baino gehiagoren babesarekin eta aho batez, plantilla osoak mobilizazioetan beste urrats bat ematea erabaki zuen. Horregatik, urriaren 21ean hiru...

Siemens Gamesaren estatu mailako akordio markoaren aurka egingo dugu, eta Euskal Herriko negoziazio esparruak defendatuko ditugu

Salatu dugu Siemens Gamesak Espainiako Estatu mailako akordio marko bat ezarri nahi duela, Euskal Herriko negoziazio esparru propioak desagerrarazteko arriskua sortuz. Mungia eta Asteasuko...

Azken asteetan EAEko hainbat eskualdetan eskola garraioan izan diren murrizketak salatzen ditugu

2026-2027 ikasturte hasieran eskola garraioaren murrizketen inguruan hainbat eskola komunitatek egindako salaketa publikoek eta abiatutako mobilizazioek agerian utzi dute egiturazko arazoa. Oianguren ikastetxeko komunitateak...