2026-03-17
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakFiskalitate bidezko, solidario eta progresiboagorako neurriak proposatu ditugu

Fiskalitate bidezko, solidario eta progresiboagorako neurriak proposatu ditugu

Gaur Gipuzkoako Foru Aldundian erregistratuko dugu Europa eta Hego Euskal Herriko politika fiskalari buruz egin dugun azterketa eta gure proposamenak fiskalitate bidezko eta solidarioagoari begira. Bizkaia zein Arabako Foru Aldundietan ere txosten berdina aurkeztu dugu.

Arlo fiskalari begira gure proposamenaren ardatz nagusiak hauek dira.

  • Burujabetza fiskal osoa berreskuratu.
  • Errenta guztientzat trataera fiskal berdina ezarri, kapitalaren errenta eta enpresen irabaziek dituzten pribilegioak kenduta.
  • PFEZen progresibitatea indartu eta horrela, gehien duenak gehiago ordainduko duela ziurtatzea.
  • Ondorio erregresiboak dituzten murrizketa eta dedukzio fiskalak kendu, BGAEi egindako aportazioak edo jendarte prebisioko beste sistema batzuei.
  • Sozietateen Zergaren dedukzio eta bonifikazioak ezabatu.
  • Oinarri zergagarri negatiboen konpentsazioa mugatu.
  • Aberastasunaren gaineko zerga baten aplikazioa orokortu, ondare guztiak eta partizipazio empresarial guztiak kontuan hartuko dituena.
  •  Iruzurraren kontrako borroka eraginkorra.
  • Enpresa eta agintari fiskalen arteko akordio sekretuak jarraitu eta zigortu (“tax rulings”).
  • Paradisu fiskaletan dauden edo hauetan kokatutako filialekin operatzen duten enpresen jarduera galerazi, oztopatu eta zigortu.

Azken baten, fiskalitate bidezko, solidario eta progresiboagoa, gehien dutenei gehiago ordainaraziko diena euskal jendarte osoaren oinarrizko beharrizanak eta eskubide ekonomiko eta sozialak bermatzeko.

Margen zabala dago diru-sarrera fiskalen maila Europako aurreratuenekin berdintzeko (batazbestekoarekin ere).

Sarrera publikoen hazkundeak ez du suposatu behar langileei zergak handitzea, hauek gainesfortzu fiskala egiten baitutea kapitalaren errenta eta irabazi enpresarialekin konparatuta. Karga fiskalak modu bidezkoagoan banatzea eta aberastasun handietan kontzentratuta dagoen iruzurraren aurka egitea litzateke kontua.

Badago alternatiba, borondate politikoa baino ez da falta hau martxan jartzeko, baina zoritxarrez, ikusten ari gara instituzioetan agintean daudenen apostua langileak zigortzen jarraitzea da; aberatsak, kapitalaren errentak eta irabazi enpresarialak laguntzen dituzten bitartean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Greba Orokorra jarraipen zabala izaten ari da lehen orduetan

Martxoaren 17ko greba orokorra hasi da Hego Euskal Herri osoan; jarduera ohiko astegun batekoa baino askoz baxuagoa da, eta trafikoaren dentsitatea jaitsi da. Lantoki askotan...

[IRITZIA]: Enpresari nagiei martxoaren 17an greba!

Jarraian irakur dezakezue Oihana Lopetegi LABeko Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko arduradunaren eta Pello Igeregi ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunaren iritzi-artikulua. Confebaskek eta CENek, Hego Euskal...