2026-10-08
HomeGreba orokorraGreba OrokorraEuskal sindikatuek eta azken greba orokorrean auziperatutakoek irekitako prozesu judiziala bertan behera...

Euskal sindikatuek eta azken greba orokorrean auziperatutakoek irekitako prozesu judiziala bertan behera gelditzeko eskatu dute

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek eta azken greba orokorrean (2011ko urtarrilaren 27ko) auzibidean jarriak izan ziren hainbat lagunek agerraldia egin dute gaur greba eskubidearean kriminalizazioa salatzeko.

2011ko urtarrilaren 27 ko greba orokorraren egunean, Gernikan pikete batean parte hartu zuten 18 lagun auzibidean jarri zituzten, eta orain, martxoaren 29ko greba deialdiaren atarian, fiskaltzaren eskaera ezagutzera eman da: 3 urte eta 9 hilabeteko espetxe zigorra eta 6.000 euroko isuna inputatu bakoitzarentzat.
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Postako langileak kalera atera dira zerbitzu publikoaren eta beren eskubideen defentsan

Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Honako neurri hauek eskatu dituzte, hemen erabaki nahi dituztelako beren lan-baldintzak: - Posta Zerbitzu Unibertsalaren finantzaketa indartzea kalitatezko...

EAEko udal sektoreko greba eguna arrakastatsua izan da eta langileek argi eta garbi adierazi diote EUDELi negoziazioaren blokeoa ez dutela onartuko

Bizkaiko eta Gipuzkoako zonalde askotan greba jarraipena zabala izaten ari da, hainbat udaleta udal zerbitzu itxi direlarik. LABek eta ELAk argi adierazi nahi diegu Eudeleko mahaia osatzen duten alderdiei Udalhitzen negoziazioaren blokeoa ez dugula onartzen eta aurrera pausuak emateko garaia dela.

LABek Euskal Herrian azaroaren 11rako greba orokorra deitzea proposatuko dio bihar bere Nazio Biltzarrari

Eragile sindikal eta sozialekin deialdi bateratuaren alde egindako lanaren ondorioz eta Espainiako Estatuko Maizterren Konfederazioarekin harremanetan egon eta gero, azaroaren 11n etxebizitza eskubidearen eta soldata duinen aldeko greba orokorra antolatzeko erabakia proposatuko dio LABek bere Nazio Biltzarrari bihar arratsaldean.