2026-10-29
HomeEkintza PolitikoaEuskal preso politikoen eskubideen defentsan hilabeteko azken ostiraletan kalera

Euskal preso politikoen eskubideen defentsan hilabeteko azken ostiraletan kalera

Euskal preso politikoen kontra erabiltzen den espetxe politika tristeki aski ezaguna da gure herrian: 20 urte baino gehiago irauten duen sakabanaketa, isolamendua, etengabeko xantaia, "de facto" aplikatzen zaien bizi osorako zigorra… Salbuespeneko kartzela politika hau, gainera, azken urteotan larriki gogortuz joan da, euskal preso politikoen kontra espresuki sortutako hainbat neurri eta dotrinen bitartez.

Guzi honen aurrean bihar ere zita dugu eguerdian ohiko lekuetan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bidaideak enpresako langileak hitzarmen duin baten alde borrokan ari dira

Mobilizazio bat egin dute gaur, enpresaren aurrean, negoziazio mahaia hasi baino minutu batzuk lehenago.

Lan-arrazakeria, morofobia eta islamofobia badago, ez da benetako aniztasuna

Basquevolt enpresari lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobikoa eta islamofobikoagatik jarritako salaketaren epaiketaren aurrean elkarretaratzea egin dugu gaur Gasteizen.

Urriaren 30eko grebari eusten diogu, Osakidetzarekin negoziatzeko beharrezko aurrerapenik ez dagoelako

Gehiengo sindikala osatzen dugunok proposamenak eskatzen ditugu plantillaren beharrei erantzuteari dagokionez, eta Osakidetzari gatazka-egoera konpontzeko borondatea eskatzen diogu. Onartezina da Osakidetzak gaur egun inolako soldata-proposamenik egin ez izana.