2026-03-12
HomeEkintza SindikalaEskubideen alde pauso berriak ematera goaz. Batu borrokara, aktibatu, ZATOZ GUREKIN!

Eskubideen alde pauso berriak ematera goaz. Batu borrokara, aktibatu, ZATOZ GUREKIN!


Aupa! Sara eta Mikel gara, zure lankide berriak. Hemen zer giro? Berri txarrak ugari, ezta? Panorama iluna dugu, bai. Erreformaz erreforma, gure borrokarekin irabazita genituen eskubide guztiak ostu dizkigute, alajaina.

Langile guztiok antzera gaude, hitzarmenak negoziatu ezinik, enpresaburuak bere erabakiak inposatzen dizkigun bitartean, malgutasun neurriez leporaino, lan gabeziaren mehatxupean, gero eta lan baldintza latzagoetan, gero eta pobreago.

Prekarietatera kondenatu nahi gaituzte, baina gu ez gaude prest hori onartzeko. Eta plan bat dugu esku artean, gure eskubideen alde, lantokietako borroka berritu eta indartzeko.

Lantokietan gure aldeko baldintza berriak sortzeko PAUSO berriak EMATERA goaz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

PSN eta Contigo-Zurekin alderdiek PP eta Voxekin bat egin dute pertsona zaurgarrienei kalte eginez Nafarroak LGS propioa izatearen aurka bozkatzerakoan

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxaldek proposamena Madrilgo Kongresura eraman dute, martxoaren 17rako deitutako Greba Orokorra berresten dute, eta gogorarazten dute Nafarroak bere LGS...

Greba orokorrari baietza ematen ari dira gero eta lantoki gehiagotan

Greba orokorrerako bost egunen faltan, lantokietan eta kalean giroa berotzen ari da; hasiak gara lantokietatik jarraipen-aurreikuspenak jasotzen, eta deialdia izaten ari den babesaren arabera,...

NATO desegitearen alde egin du LABek, Euskal Herriak duela 40 urte adierazitako borondatea aintzat hartuz

40 urte bete dira Espainiako Estatuan NATOren inguruko herri galdeketa egin zenetik. Baiezkoa irabazteko estatu-operazioak porrot egin zuen, ordea, Hego Euskal Herrian; lau herrialdeetan...