2026-03-18
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakEkiloreko bi langile zauritu dira Sarrigurenen izandako istripuan

Ekiloreko bi langile zauritu dira Sarrigurenen izandako istripuan

Atzo eguerdian auto batek Sarrigurenen mantenimendu lanak egiten zituzten Ekiloreko bi langile harrapatu zituen. Esku artean dugun informazioaren arabera, horietako batek zauri larriak dauzka. LAB sindikatutik geure elkartasuna adierazi eta lehen bailehen sendatzea opa diegu kaltetuei.

Ekiloreko bi langileak NA-2310 errepidean Tracasa parean dagoen zebrabidea zeharkatzen ari ziren, adin aurreratuko gidari batek ikusi ez eta aurretik eraman dituenean. Istripuaren jatorrian langileen lan baldintzak ez badaude ere, aipatutako lekuan dagoen zebrabidearen diseinu okerraz ohartarazi nahi dugu, hainbat istripuren iturri izan baita. Berriki trafikoko arduradunek beste zebrabide batzuk hobetu badituzte ere, aipatutakoa ez, eta hala egin dezaten premiazkoa da horrelako beste gertakari bat errepika ez dadin.

LABek urriaren 28an asteartean Tracasako zebrabidearen parean kontzentrazioa egiteko deia egiten du, honako hiru helburu hauekin:
1) Zauritutako langileei geure babesa eta elkartasuna adieraztea.
2) Lorezain eta bideen mantenuaz arduratzen diren bestelako langileek maiz baldintza zailetan egiten duten lana aitortzea. Prebentzio neurri oro da beharrezkoa langile hauen segurtasuna bermatzeko.
3) Trafikoko arduradunei aipatutako lekuan segurtasuna berehala hobe dezaten eskatzea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

https://youtu.be/Z3qMSklmn14 Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Martxoaren 17ko greba...

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...