2026-03-17
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaDonostiako alkateari udal langileak helburu politikoetarako baliatu ez ditzan exijitzen diogu

Donostiako alkateari udal langileak helburu politikoetarako baliatu ez ditzan exijitzen diogu

Udaltzaingoa hiritarrak babesteko eta laguntzeko funtzioak eta lanak dituen udal langile kolektibo bat da, edo izan beharko luke, eta ez funtzio errepresiogileak dituen polizia-kidego bat. Zentzu honetan, alkateari dei egiten diogu horren babes zabala duten horrelako protestak isilarazteko udal langile hauek baliatu ez ditzan.

Donostiako Udaleko LABeko atal sindikala
"Gipuzkoako plazan kanpatuta zeuden Gipuzkoa Zutik-en kideen atzoko eta gaurko utzaraztean lotuta dauden zenbait alde daude.

Gasteizko Gobernuko PNVk Ertzaintza bidali du eta Donostiako Udalak Udaltzaingoa bidali du, herritarrei erraustegiaren aurkako argudioak ikusarazteko pazifikoki mobilizatzen direnak errepremitzeko.

Utzaraztearen agindua ematea herritaren adierazpen librearekiko errespetuagatik eta demokraziagatik oso urrun dagoen erabaki politiko bat da. Deigarria da zein azkartasuna eta prestasunarekin erreprimitu duten herri-adierazpen hori. Herritarrek erraustegiari buruzko ikuspuntu guztiak ezagutzeari dioten beldurra agerian gelditzen da.

Zein interes ezkutuak ditu PNVk erraustegiaren proiektua aurrera eramateko horrenbeste herri sektore kontra dituenean (osasun alorreko profesionalak barne)? Zer irabazten dute? Osasunaz gain, poltsikoa ere hipotekatu nahi digute.

LABek Lakuako Gobernuak Ertzantza jarrera eta bokazio errepresiogileekin erabiltzen dituela uste du. Baina Udaltzaingoa hiritarrak babesteko eta laguntzeko funtzioak eta lanak dituen udal langile kolektibo bat da, edo izan beharko luke, eta ez funtzio errepresiogileak dituen polizia-kidego bat. Zentzu honetan, alkateari dei egiten diogu horren babes zabala duten horrelako protestak isilarazteko udal langile hauek baliatu ez ditzan.

Odón Elorzak egin zuen bezala, orain Eneko Goia da, arazo sozial bat modu demokratiko batez konpontzeko gauza ez izanez, Udaltzaingoa erabiltzen duena bere urgentzi politikoak konpondu ditzan. Zer baldarkeria!

Utzarazte hauen eta Udaltzaingoaren beste zenbait ekintzen irudiak Donostiarako Udal Gobernuak (PNV-PSE) nahi duen gizarte-ereduaren erakusgarri garbia da."



 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Martxoaren 17ko greba...

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...