2026-02-04
HomeEkintza SindikalaBizkaiko Egoitzetako zaintza zerbitzua duintzea eta sektoreko lan baldintzen prekarietatea ezabatzea proposatu...

Bizkaiko Egoitzetako zaintza zerbitzua duintzea eta sektoreko lan baldintzen prekarietatea ezabatzea proposatu du LABek

LABetik baieztapen argi batekin hasi nahi dugu negoziazio hau: Bizkaiko egoitza pribatuen egungo ereduak ez du balio. Zerbitzu publiko honen pribatizatzeko egungo politikak, tratu txarren egoerak normalizatzea dakar, bai langileentzat, erabiltzaileentzat, bai haien senideentzat. 

Erresidentzien pribatizazioa bateraezina da lan-eskubideen bermearekin eta kalitatezko arreta duin batekin. Beharrezkoa da Bizkaiko Egoitzak publifikatzeko prozesu bat irekitzea.

LABen proposamena Bizkaiko Erresidentzien Sektorerako:

Arrisku psikosozial eta fisiko larriei aurre egiteko neurriak. Lan-kargak aztertzen dituzten ebaluazio espezifikoak, langileentzako laguntza psikologikoa eta kanpo-ikuskapena, formazio espezifikoa eta langile gehiago, besteak beste.

Ratioen proposamen bat. Beste gutxieneko ratio batzuen artean:

– eguneko ratioa: gerokultore bat lan-txanda bakoitzeko 4 egoiliarreko

– gaueko ratioa: 2 langile 15 egoiliarreko

– erizaintza zerbitzua eguneko 24 orduetan

Lan-bizitzaren azken etapari aurre egiteko neurriak. 58 urteko emakumezko langileei %40ko lanaldi-murrizketak ezartzea, soldata-murrizketarik gabe; erretirorako koefiziente murriztaileak eta txanda-kontratua

Zaintza erdigunean jarriko duten kontziliazio neurriak. Medikuarengana joateko eta laguntzeko behar den denbora, baimenak binkulograma batera luzatuta, zaintzarako ordutegi-malgutasuna, besteak beste.

Euskara ikastea eta erabiltzea bermatuko duten neurriak.

Berdintasun-planak. Enpresa guztiek berdintasun-plana izateko betebeharra eta plan hori ordezkariekin adosteko betebeharra

Prekarietatearen aurkako neurriak. Lanaldi partzialak mugatzea eta lehentasuna izatea lanaldi osoko lanpostu hutsak eskuratzeko, baja medikoen osagarriak % 100era iristeko…

LABentzat ezinbestekoa da Bizkaiko Erresidentzien ratioari buruzko benetako eztabaida eta ezinbestekotzat jotzen du benetako neurriak adostea, negoziazio honetan.

Negoziazioa parekatze-terminoetan egin behar da, behingoz. Aurreko hitzarmenak ez ditu sektoreak dituen arazoak konpontzen. LABentzat, egiten dugun lan publikoaren aitortzan benetako aldaketak egiteko unea da. 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB, ELA eta CGTk salatzen dute legea saihesteko eta langileria mehatxatzeko VW Nafarroaren, UGTren eta CCOOren jarrera

ELA, LAB eta CGT sindikatuetatik salatu nahi dugu, onartezina delako, VW Navarra, UGT eta CCOOen jokabidea; izan ere, VW-Nafarroako kontratazioan Legea ez betetzeagatik Lan...

EAJk egoera zaurgarrienean dauden pertsonak etxegabetzeko Espainiako Gobernuarekin egindako akordioa salatzen du LABek

Akordio honekin maizterren eskubideen aurka egiten dute jeltzaleek, egoera ziurgabean dauden herritarrentzako inolako alternatibarik eskaini gabe.  EAJk Espainiako Gobernuarekin adostu du etxejabe txikiek egoera zaurgarrian...

Indarkeria matxistaren aurrean erantzun kolektiboak artikulatzen jarraitzeko borrokarako tresna berritua aurkeztu du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak

LABek konpromisoa hartzen du honen zabalpenean. Autodefentsa feministako aldarrikapena izan da erdigunean eta indarkeria matxistei aurre egiteko protokoloa indartu eta ekarpen zein aldarrikapen politiko gisa. Protokoloa...