2025-12-18
HomeIndustriaMetalgintzaCables y Alambres lantegiko langileak proiektu industrialaren eta enpleguaren aldeko borrokan dira

Cables y Alambres lantegiko langileak proiektu industrialaren eta enpleguaren aldeko borrokan dira


Cables y Alambres enpresa egoera larrian dago eta langileek borrokan dira parte guztien inplikazioa eskatzen proiektu industrialaren benetako apustua lortzeko, 150 langile baino gehiagoren lan postuak mantentzeko eta segurtasun lan-baldintza duinak bermatzeko.

Cables y Alambres enpresa Vicinay taldeak erasi zuen 2015eko martxoan eta erosketarekin batera 10 milioi eurotako inbertsioak, 40 kontratazio berri eta hurrengo 5 urteetarako produkzioaren %70eko igoera ziurtatu zieten langileei.

Enpresaren erosketa, Vicinay taldea, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta enpresaren akzionisten arteko akordioa izan zen.

Cables y Alambres egoera zailean dago. Makina eta instalazioen zaharkitzea, atzerapenak nominen ordainketan, lan baldintzen prekarizazioa, lan erritmo jasanezinen eta aparteko orduen inposizioa beharrezko produkzio tonak lortzeko eta gainera, Erandioko HAPOak gaur egun lantegia dagoen lekuan etxebizitzen eremu bat planteatzen du.

Honen aurrean, langileek guztiz beharrezko ikusten dute inplikatutako parte guztien arteko akordio eta konpromisoak gauzatzea proiektu industrialaren benetako apustua lortzeko, 150 langile baino gehiagoren lan postuak mantentzeok eta segurtasun lan-baldintza duinak bermatzeko.

Horrela, proiektu industrialaren eta enpleguaren aldeko borrokan hasi dira. Astelehenean, uztailaren 2an, kontzentrazioa egin zuten eta gaur, uztailaren 5ean, mobilizazio berria egin dute.

Trabajadoras y trabajadores de Cables y Alambres en lucha por el proyecto industrial, el empleo y unas condiciones dignas de seguridad y salud
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Gasteizen

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, LABek gaztelerak dituen eskubide...

Iruñeko lorezaintzako lehen hitzarmenaren kontrako blokeoa salatu dute sindikatuek

LAB, UGT, CCOO, ELA eta Solidari sindikatuek, GORA LOREZAINAK batzarraren babesarekin —Iruñeko Udalak azpikontratatutako OHLA Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako lorezaintzako langileek osatzen dute...

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.