2026-02-04
HomeFederazioakZerbitzu PublikoakBeste behin ere negoziaziorik ez Funtzio Publikoko mahai orokorrean

Beste behin ere negoziaziorik ez Funtzio Publikoko mahai orokorrean

Gaurkoan Funtzio Publikoko Mahai Orokorra bildu da Gasteizen. Lehenik eta behin salatu behar dugu beste behin ere deialdi honen eta bertan landuko diren gaien zerrendaren berri komunikabideen bidez jaso dugula. Administrazioak gaurkoan mahai gainean jarritako gaiak bi izan dira: aintzinagatikotasunen librantza egunak edo kanosoak deitutakoak eta 2012ko gabonetako pagaren bigarren %25ran itzulketaren data.

Lehenengo gaiari dagokionez, administrazioak bere momentuan librantza egun hauek aldebakarrez kendu zituen bezala, 2016koak aldebakarrez itzuliko dituela iragarri du. Zentzu honetan aipatzeko da legalki 2015ekoak itzultzeko aukera bazuen ere, soilik 2016koak bueltatuko dituela. Bigarren gaiari dagokionez, %25eko kopuru hori apirilean ordainduko dela adierazi du.

160211 MO Kontzentra Lakua1 13

PNVk zuzentzen duen Gobernuak azken urteotan egindako murrizketen zati txiki bat baino ez dira berreskuratzen bi neurri hauekin, sektore publikoan eta bertako langileen lan baldintzetan dauden sakoneko arazoei erantzun gabe: azken urteotan eman diren lanpostu publikoen suntsiketa eta bertako langileen lan baldintzen prekarizazioa; azken honi dagokionez bereziki kezkagarria delarik momento honetan ematen diren behin behinekotasun tasak.

Honek ere herritar guztiek jasotzen duten zerbitzu publikoetan eragin zuzena duelarik. Baina bada gobernu honek erakusten duen jarreran beste elementu kezkagarri bat; negoziazio kolektiboaren eskubidea indargabetzea, hain zuzen ere. Izan ere, Gobernu honek agintea hartu duenetik negoziaziorako inongo aukerarik ez du eman, Mahai Orokorrean planteatzen diren gaiak berak finkatuz eta neurriak aldebakarrez erabakiz. Zentzu honetan, Gobernu honek Mahai Orokorra negoziazio mahai baino informaziorako mahaia bihurtu dela salatu behar dugu LAB sindikatutik.

 

  160211 MO Kontzentra Lakua1 21

160211 MO Kontzentra Lakua1 06

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Langile bat hil zen atzo Bergaran, urtea hasi denetik hil den bosgarrena

LAB sindikatuak elkartasuna adierazi nahi dio atzo Bergaran, bere lanpostura zihoala, auto batek harrapatuta hil zen langilearen senideari eta komunitateari. 2026an 5 lan-istripu izan dira...

EAEko Auzitegi Nagusiak gutxieneko soldata Confebaskekin adostu daitekeela berretsi du

AEko Auzitegi Nagusiak prestazio sozialetan ere eragina izango lukeen gutxieneko soldata bat soilik legez arautu daitekeela ebatzi du, baina soldatengan bakarrik eragina izango lukeen gutxieneko soldata negoziatu daitekeela dela esanez.

Bizkaiko Egoitzetako zaintza zerbitzua duintzea eta sektoreko lan baldintzen prekarietatea ezabatzea proposatu du LABek

LABetik baieztapen argi batekin hasi nahi dugu negoziazio hau: Bizkaiko egoitza pribatuen egungo ereduak ez du balio. Zerbitzu publiko honen pribatizatzeko egungo politikak, tratu...