2026-03-17
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaBertan behera geratu da Larrialdiak-EULEN LOGS Aldi Baterako Enpresa Elkarteko greba deialdia,...

Bertan behera geratu da Larrialdiak-EULEN LOGS Aldi Baterako Enpresa Elkarteko greba deialdia, enpresarekin akordioa lortu ondoren

Larrialdiak-EULEN RTSU Euskadi 2014 Aldi Baterako Enpresa Elkartearen Bizkaiko enpresa batzordeak jakinarazten du zerbitzuaren emakidadunarekin akordio batera heldu dela. Bertan, greba deialdia motibatu duten inposatutako neurrien inplantazioari uko egiten du enpresak. Hortaz, hurrengo asteetarako programatuta ziren protestak alde batera utziko ditugu, baita greba deialdia ere.

Eskerrak eman nahi dizkiegu beren eskubudeengaitik borrokatu duten langile guztiei eta gizarteari orokorrean, gatazka honen aurrean interes handi bat duela erakutsi duelako eta elkartasun- adierazpen ugari jaso ditugulako.

Halabaina, helburu hauek lortzeak ez du esan nahi borroka etsiko dugunik. Oraindik lana daukagu pairatzen ari garen egoera prekarioarekin amaitzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...

Goizean zehar grebaren jarraipen zabala zerbitzu publikoetara, hezkuntzara eta beste sektoreetara hedatu da

Martxoaren 17ko Greba Orokorra aurrera doa Hego Euskal Herri osoan; piketeek euren lanarekin jarraitzen dute. eta manifestazio nagusietara abiatzeko lehen zutabeak osatzen ari dira...

Greba Orokorra jarraipen zabala izaten ari da lehen orduetan

Martxoaren 17ko greba orokorra hasi da Hego Euskal Herri osoan; jarduera ohiko astegun batekoa baino askoz baxuagoa da, eta trafikoaren dentsitatea jaitsi da. Lantoki askotan...