2026-03-25
HomeZerbitzu PublikoakEskuhartze eta gizartegintzaAuto karabana bat egin dute Iruñean, esku-hartze sozialeko Nafarroako lehen hitzarmenaren beharra...

Auto karabana bat egin dute Iruñean, esku-hartze sozialeko Nafarroako lehen hitzarmenaren beharra azpimarratzeko

Berriozartik abiatuta, Buztintxurin, Arrotxapean, Donibanen, Iturraman, Bigarren Zabalgunean eta Arrosadian ibili da Esku-hartze Sozialeko langileen karabana.

Karabanako parte-hartzaileek Nafarroan Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren beharra aldarrikatu dute, sektorearen duintasuna bermatzeko nahitaezko modutzat jotzen baitute. Langileek azpimarratu dute gizartean garrantzi handiko sektorea dela, funtzio sozial oso garrantzitsua betetzen dutelarik, gizarte zerbitzu sozialen zorroan kokatuak dauden zerbitzuak ere barnebiltzen baititu.

Langile hauek beraien zeregina oso lan baldintza kaskarretan egiten dute: soldata baxuak, jardunaldi luzeak, aitortza falta, erasoak, estresa, lan karga handiak… Langile gehienak emakumeak dira, eta horrek are gehiago sakontzen du egiturazko prekaritatea. LAB sindikatutik aldarrikatzen dugu justiziazko irtenbide bat eta Nafarroako esku-hartze sozialeko lehen hitzarmena negoziatzeko mahaia berehala ireki dezatela.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako Gurutze Gorriko langileek aurrerapausoak eskatzen dituzte 449 egun hitzarmenik gabe igaro ondoren

Nafarroako Gurutze Gorriko Batzordeak (LAB, CCOO, UGT) salatu du 449 egun igaro direla hitzarmen berririk sinatu gabe, aurrekoa 2024ko abenduaren 31n iraungi zenetik. Ordutik,...

Lan istripuek ez dute etenik Euskal Herrian

Atzo ilunabarrean, Legutioko Olatek enpresan (Egoin taldekoa), zamatze lanetan ari zen 41 urteko garraiolaria istripu traumatiko baten ondorioz hil zen. Honekin, aurten jada 14...

UGT, CCOO eta patronala aliatu Nafarroarentzako gutxieneko soldata baten aurka

LABek eta ELAk martxoaren 17ko grebaren ostean asteazken honetan egitekoa zen beste bilera bat deitu zuten, baina UGTk, CCOOk eta CENek berriz ere uko...