2026-02-03
HomeZerbitzu PublikoakEskuhartze eta gizartegintzaArabako eskuhartze sozialeko hitzarmena bete ez dutela salatu dugu Gasteizko Legebiltzarrean

Arabako eskuhartze sozialeko hitzarmena bete ez dutela salatu dugu Gasteizko Legebiltzarrean

Sektoreko langileek ordezkaritza batek agerraldia egin zuen atzo, Gasteizko Legebiltzarreko Lan eta Justizia Batzordean, Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailak Arabako eskuhartze sozialeko hitzarmena bete ez duela adierazteko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Enplegu Sailak, lehiaketa publikoaren bidez, zerbitzu publikoen pribatizazioaren aldeko jarrera berretsi du, oraingoan, Justiza konponarazleko zerbitzua berriro lizitazioa atereaz. Gainera, lizitazioan ez da zerbitzu hau ematen duten langileen subrogazioa jasotzen, eta lan-araudia eta aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa bera betetzen ez da. Hori guztia salatu genuen atzo batzordean. Agerraldia egin bitartean, hitzarmena sinatu dugun LAB, ELA, CCOO, ESK eta UGT sindikatuok elkarretaratze bat egin genuen Legebiltzarraren kanpoaldean.

Justizia konponarazle zerbitzua berriro ere enkante publikoan ateraz, Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Lan Sailburua zerbitzu publikoen pribatizazioaren alde berretsi da.

Hori nahikoa ez balitz, enkantean zerbitzuan orain arte egon diren langileen subrogazioa ez da jasotzen, lan araudia eta dagokion lan hitzarmena urratuz.

Bizkaiako, Arabako eta Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko hitzarmenetako batzorde paritarioek urraketa larria honen aurrean, Sailburu berari gertatutakoa komunikatu zioten eta enpresa esleipendunek orain arte zerbitzuan jarduten ziren langileen subrogazia bermatzea eskatu zuten.

M.ª Jesus San Jose Lopez andereak, Justizia eta Lan Sailburuaren kontseilariak, urraketaren aurrean gorrarena egin zuen, jarrera iheskoarra eta axolagabea agertuz. Zerbitzua aldatua izan dela argudiatu du, jarduera hori Esku Hartze Sozialeko lan hitzarmenaren eremu funtzionalaren baitan ez dagoela jasota adierazi zuen eta ondorioz, ez dagoela derrigortua orain arte lanean jarduten diren langileen lan egonkortasuna eta lan eskubideak bermatzen duen klausularik aplikatzera.

ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek, zerbitzu publikoen pribatizazioak sortzen dituen kalteak eta ondorioak salatu nahi ditugu berriro ere. Hitzarmen Kolektiboaren urraketa ematen da, hau da, langileen lan eskubideen urraketa, Eusko Jaurlaritzak duen jarrerarekin langileak babesik gabe usten dituztela eta publikoki salatu nahi dugu lan araudia urratzen ari dela.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...