2026-09-10
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaApirilak 13 manifestazioa Donostiako 9 gazteei ezarritako kartzela zigorra salatzeko

Apirilak 13 manifestazioa Donostiako 9 gazteei ezarritako kartzela zigorra salatzeko

Donostiako gazte auziperatuak: “Ez dugu sententzia onartzen eta kostako zaie gu kartzelara eramatea”

 
Donostiako 8 gazteren Auzitegi Gorenak ezarritako kartzela zigorra salatzeko agerraldi masiboa egin zuten atzo, apirilak 9. dute. Zigorra ez dutela onartzen adierazi eta kartzelara eramtea “kostako" zaiela gehitu zuten.

Epai politiko hau salatzeko euskal gizarteari mobilizatzeko deia egin dio Eleak mungimenduak. Honela, manifestazioa deitu dute larunbat honetarako Donostian arratsaldeko 17.00etan eta 8 gazteei elkartasuna emateko ‘Aske gunea’ ere sortu dute. Gunea egunero egongo da irekita Bulebarrean, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT-k bost greba egun deitu ditugu Osakidetzako kolektibo guztien lan-baldintzen hobekuntza eskatzeko

Deialdia egin dugun sindikatuok Osasun Sailari ohartarazi diogu ez dugula simulaziorik onartuko. Bilerak hilero deitzeak ez du esan nahi benetako negoziazioa dagoenik, eta benetako edukiak dituzten proposamenak eskatu ditugu. Uztailaren bukaeran SMErekin sinatutako akordioak agerian uzten du lan-baldintzak hobetzea borondate politiko kontua dela.

Mikel Torresek uko egin dio LABekin eta ELArekin biltzeari LGSri buruz hitz egiteko

EAEko lehendakariorde ere baden Lan sailburuak apirilean LABi eta ELAri mehatxu egin zigun ez genuelako Elkarrizketa Sozialeko Mahaian parte-hartzen; bada, hilabete gutxiren ondoren uko egin dio langileen gehiengoa ordezkatzen duten sindikatuekin biltzeari.

Bizkaiko esku-hartze soziala borrokan: benetako negoziazioaren alde!

LABek, ELAk eta ESK-k salatu dugu Gizardatz Bizkaiko Esku Hartze Sozialeko patronala blokeo egoerara eramaten ari dela negoziazio mahaia.