2026-03-18
HomeZerbitzu PribatuakAnbulantziakAmbulancias Bizkaiako langileek kaleratutako LABeko ordezkariaren berronartzea eskatu dute

Ambulancias Bizkaiako langileek kaleratutako LABeko ordezkariaren berronartzea eskatu dute

Ambulancias Bizkaia UTE enpresako LABeko ordezkari Carlos Diazen kaleratzea salatzeko protesta egin dute langileek Osasun sailaren egoitzan aurrean. Langileen ordezkaritza lanetan aritzea, horixe izan da Díaz kaleratzeko arrazoi bakarra, UTEaren kudeatzailearen aldetik abiatutako sorgin-ehizaren baitan.

Nahiz eta enpresa pribatua izan, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azpikontratatua du eta Osakidetzarentzat egiten du lan.

Delegatuaren aurka egindako jazarpen eskizofrenikoa ez da gaurkoa. Sektore guztian lan balditzen kaskartzea ematean ari den moduan, gero eta desarautuagoa dagoen arloa dugu honakoa, erakunde publikoek horrela sustatuta. Azken horiek dira egoerari erantzun beharko lioketenak, eta beraz, biharko protestarekin, berriro eskaera egingo zaio Jaurlaritzaren Osasun Sailari langileen ordezkari hau lanean berronartua izan dadila eta langileen lan baldintza guztiak berrezar ditzatela.

Hori guztia aldarrikatzeko antzezpen bat egin egin dute gaur langileek, osasun sailak anbulantzietako langileak zainketa intentsiboetako unitatean, larri utzi nahi dituela irudikatuz.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

https://youtu.be/Z3qMSklmn14 Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Martxoaren 17ko greba...

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...