2026-03-18
HomeEkintza SindikalaAburto, bereari eutsi eta Bilbon igande eta jai-egunetan saltokiak zabaltzearekin tematzen da

Aburto, bereari eutsi eta Bilbon igande eta jai-egunetan saltokiak zabaltzearekin tematzen da


EAJk, Bilboko alkatea buru duela, denbora darama igande eta jai-egunetan saltokiak irekitzearekin tematuta, sektorea erabat liberalizatuz eta prekarietateari bidea zabalduz. Edozein erasoren aurren, langileak prest daude euren lan-baldintzen alde borrokatzeaz. Aitzakiarik ez. Ez Eremurik, ez Errutarik ez plan engaingarririk. Euskal Herrian… 0 irekiera igande eta jai-egunetan.

Gogora dezagun Bilboko Udalak Turista Etorrera Handiko Eremuak zehaztu zituela. Hauetan udako igande eta jai-egunetan zabaltzea ahalbidetzen zen. Jendarte osoaren ezezkoak, merkatari, kontsumitzaile eta sindikatuen plataforma buru zuela, Bilbok “0 irekierarekin” jarraitzea ahalbidetu zuen. Izan ere, EAEn gai honekiko dagoen jendarte-kohesioak erakutsi zuen “hiri atseginak” nahi ditugula, enpleguaren kalitatea eta merkataritza txiki eta ertainari lehentasuna emanez.

Argi dago Aburto jaunaren apostua. Sektore osoak merkataritza iraunkorraren alde eta bertako langileen eskubideak errespetatzearen alde egiten duen apustutik urrun, euskal jendarteak egiten dituen eskariak ez entzutearekin tematzen da, kate handi batzuen eskakizunen aurrean amore emanez. Enpresa handi hauek dira, hain zuzen ere, Madrilgo gobernuak ematen dizkien eta EAJk bere egiten dituen aukerak aprobetxatu nahi dituztenak, merkataritza txikiaren aurrean Bilboko merkataritza monopolizatzeko helburuarekin eta sektoreko langileek lan-maldintzak nahieran malgutzeko.

Berriro, opor sasoi bakoitzaren aurrean egiten duen bezala, Aburto jaunak eta bere taldeak, bere aurrekariak egiten zuen moduan, ekin egiten dio bilbotarren gehiengoaren kontra egiteari, inposiziotik gertu dagoen insistentziarekin.

Azkenik, adierazi nahi dugu merkataritzako langileak nekatuta daudela Bilboko Udala euren lan-baldintzekin jolasten ahalegintzeaz eta euren eskarien aurrean entzungor egiteaz. Edozein erasoren aurren, prest daude euren lan-baldintzen alde borrokatzeaz. Aitzakiarik ez. Ez Eremurik, ez Errutarik ez plan engaingarririk. Euskal Herrian… 0 irekiera igande eta jai-egunetan.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

https://youtu.be/Z3qMSklmn14 Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Martxoaren 17ko greba...

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...