2026-10-18
HomeLAB SindikatuaLAB COVID-19. Oinarrizkoak diren zerbitzuetan lanean diren langileen lan osasuna eta segurtasuna

[ZUZENEAN] COVID-19. Oinarrizkoak diren zerbitzuetan lanean diren langileen lan osasuna eta segurtasuna


LAB sindikatuak agerraldia eskainiko du bihar goizeko 10:30ean. Koronabirusak eragindako krisia dela-eta oinarrizko lanetan ari diren langileen (gehienak sektore feminizatuetakoak) inguruan arituko dira LABeko Zerbitzu Pribatuetako Federazioko idazkari Maddalen Dorador eta Zerbitzu Publikoetako Federazioko idazkari Gorka Berasategi.

Agerraldian, oinarrizko lanetan ari diren langileek, gehienak sektore feminizatuetakoak, bizi duten egoeraren berri emango da, euren osasun eta segurtasuna bermatzeko neurriak eskatzeko. Sindikatuak ildo honetan egingo dituen ekimenen berri emango du.

Egoerak hala behartuta, STREAMING bidezko agerraldia izango da. LAB sindikatuaren Youtube kontutik emango da, zuzenean, lotura hauetan: https://www.youtube.com/user/labsindikatua/live edo www.lab.eus.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzagun dei egiten diegu euskal langileei

Euskal Herritik Euskal Herrirako greba orokorra izango da, bertako patronalei eta instituzioei pobretzearen eta errentismoaren kontrako neurriak eskatzeko.

Testak kaltetutako familiek iragarri dute euren etxebizitzetan geratuko direla kontratuak amaitzerakoan

LABek eta Testako maizterrek deitutako manifestazioak 2.000 lagun baino gehiago elkartu ditu, alokairu kontratuen amaieragatik mehatxatuta dauden 500 familia baino gehiagorentzat konponbidea eskatzeko. LABek...

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileek urriaren 21ean, benetako negoziazioa eskatzeko

Urriaren 7ko asanbladan, 400 langile baino gehiagoren babesarekin eta aho batez, plantilla osoak mobilizazioetan beste urrats bat ematea erabaki zuen. Horregatik, urriaren 21ean hiru...