2026-10-17
HomeEkintza SindikalaLanuzteak Olaberriako Arcelor Mittalen, hitzarmen duin baten alde

Lanuzteak Olaberriako Arcelor Mittalen, hitzarmen duin baten alde

LABen ekimenez eta langile batzarrean hala erabakita, Olaberriako ArcelorMittal-eko langileek lanuzteak hasi zituzten apirilean hitzarmen duin baten alde. Besteak beste, eros ahalmena bermatzea eta errelebo kontratuak egitea dira aldarrikapen nagusiak. Izan ere, soldatak ez dizkiete azken urtean igo eta bi urte baino gehiago dira enpresak errelebo kontraturik egin ez duela.

Zuzendaritza negoziaketa mahaian esertzera ukatzen ari da Espainiako Estatuko mahaian negoziatzen den akordio markoa aitzakitzat hartuta. Hau dela eta, ezinbestekoa da borrokan jarraitzea.

Hilabete eta erdiz paroak egin ostean, horretan jarraituko dute langileek. Hala, aste honetan ostiralean, ekainak 26, egingo dute lanuztea, eta datorren astetik aurrera, berriz, asteazkenero. Txanden araberako lanuzteak izango dira, eta 12:00etan enpresaren aurrean egingo dituzte elkarretaratzeak. Ostiral honetakoa ere ordu berean izango da.

Lanuzteak LAB sindikatuak bultzatuak izan dira, eta langile batzarraren gehiengo zabalaren babesa izan dute. LABetik dei egiten diegu enpresa batzordea osatzen duten ELA, CCOO eta UGT sindikatuei borrokara batu daitezen. Era berean, dei egiten diogu enpresari negoziazio mahaian eser dadin.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzagun dei egiten diegu euskal langileei

Euskal Herritik Euskal Herrirako greba orokorra izango da, bertako patronalei eta instituzioei pobretzearen eta errentismoaren kontrako neurriak eskatzeko.

Testak kaltetutako familiek iragarri dute euren etxebizitzetan geratuko direla kontratuak amaitzerakoan

LABek eta Testako maizterrek deitutako manifestazioak 2.000 lagun baino gehiago elkartu ditu, alokairu kontratuen amaieragatik mehatxatuta dauden 500 familia baino gehiagorentzat konponbidea eskatzeko. LABek...

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileek urriaren 21ean, benetako negoziazioa eskatzeko

Urriaren 7ko asanbladan, 400 langile baino gehiagoren babesarekin eta aho batez, plantilla osoak mobilizazioetan beste urrats bat ematea erabaki zuen. Horregatik, urriaren 21ean hiru...