2026-10-03
HomeEkintza SindikalaNekazaritza eta Basogintza ikastetxe integratuaren zuzendaritza hautatzeko prozedura salatzen dugu

Nekazaritza eta Basogintza ikastetxe integratuaren zuzendaritza hautatzeko prozedura salatzen dugu

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak ezohiko klaustroa deitu du ekainaren 24rako, Txantreako Nekazaritza eta Basogintza ikastetxe integratuko zuzendaritza berria izendatzeko. LABen zalantzan jartzen dugu prozedura.

Gogorarazten dugu joan den maiatzean salatu genuela 39.000 eurotik gorako justifikatu gabeko gastuak egon zirela otorduetan Nekazaritza eta Basogintza ikastetxean. Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoak (OANAk) berretsi du gure salaketa, eta ondorioztatu du funts publikoak bidegabe erabili zirela hamarkada batez baimendu gabeko gastuetan.

Azken asteetan, eskatu dugu irregulartzat jotzen ditugun hainbat kontratazio argitzea. Era berean, ikastetxeko zuzendaritzako kide batzuk parte hartu zuten oposizioetan epaimahaiari gaitzespenak egin genizkion.

Gertaera hauek argitu beharrean, Zuzendaritza Nagusiak ez du inolako elkarrizketarik izan Nekazaritza eta Basogintza ikastetxeko irakasle funtzionarioekin. Testuinguru horretan, susmoa dugu zuzendaritzarako proposatutako pertsona egungo zuzendaritzarekin edo zentroko “kortijo” delakoaren gertuko pertsonekin lotuta egongo litzatekeela, Nekazaritza eta Basogintza ikastetxean hamarkada bat baino gehiagoz gertatutakoa oztopatu eta estaltzeko helburuarekin.

Horregatik guztiagatik, Zuzendaritza Nagusiak egindako prozesua salatu dugu, azken urteetan ikastetxean gertatutakoa ikertzeko saiakerarik egin ez dela azalduz, eta Hezkuntza Departamentua ere erantzule dela adierazten dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...