2026-11-14
HomeZerbitzu PribatuakIkuskizun eta kirol aretoakLABek bertan behera utzi du BEC-eko langileen greba

LABek bertan behera utzi du BEC-eko langileen greba

LABek jakinarazi du bertan behera utzi duela BECen ematen ari zen greba, enpresak epaitegiaren aurrean langileei soldata %15 jaistea ezinezkoa dela onartu ostean. Langileek euren poza azaltzen dute borroka irabazi izanagatik.
BECen lortutakoak erakusten du, Gobernuak eta enpresa pribatuak ezartzen ari diren lan eskubideen murrizketak borrokatu eta irabazi egin behar direla gainerako lantokietan ere.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...