2026-10-05
HomeZerbitzu PribatuakAurrezki KutxakEAJk Kutxabank-en estatu mailako lan-harremanen esparru baten aldeko apustua egin izana salatu...

EAJk Kutxabank-en estatu mailako lan-harremanen esparru baten aldeko apustua egin izana salatu du LABek

Kutxabankeko hitzarmen kolektiboaren negoziazioan EAJ-k, CCOO sindikatua solaskide eta konplize bezala izanda, espainiar esparruan aldeko apustua egin duela salatu zuen atzo LAB sindikatuak. LABen ustez egin duten apustua euskal sindikatu gehienen nahiaren aurka doa eta talka egiten du alderdi horrek egin dituen beste adierazpen batzuekin, non lan harremanen euskal esparrua nahi duela adierazi duten. Ildo horretan, ezagunak dira ere EAJren VI. Batzar Nagusian euskal esparru baten alde hartutako erabakiak.
LABen ustez hori ez da euskal gizarteari krisitik ateratzen laguntzeko, industria- ehuna sendotzeko, enplegua sortzeko eta gure gazteen alde egiteko bidea. Hori dela-eta, EAJk, PPrekin dituen konpromisoekin lotuta, hartu duen espainiar apustua salatu nahi izan du.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estatu mailan argitaratu berri den grafikagintzako hitzarmenak Arabako eta Nafarroako sektoreko langileen prekaritatea betikotzen du

LABen beti defendatu izan ditugu Euskal Herrian lan egiteko eta erabakitzeko esparruak, hemen negoziatu eta erabakitzeak lan-baldintza hobeak lortzeko aukera emango ligukeelako.

Gipuzkoako suhiltzaile zerbitzuaren egoera salatu dugu Batzar Nagusien aurrean

2026ko irailaren 4an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuko ofizial guardia-burua bere Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuko etxean kokatutako komunikazio zentraleko lanpostu operatibotik bota zuen Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuko Zuzendariak. 2018tik indarrean zegoen bi administrazioen arteko hitzarmena pasa den abuztuaren 31n iraungi zela eta zerbitzuaren berrantolaketagatik Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuak bulego hori beharrezkoa zuela izan zen horretarako eman zuen argudioa. Guardia-buruaren bulegoa bakarrik ez, hitzarmenean araututa zeuden bestelako lanetarako espazioak erabiltzeko debekua ere ezarri zuen.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza eta Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun sailen plantilla handitzea eta zerbitzu horiek biltzeko egoitza espezifiko bat eskatzen dugu

2025eko urrian, LABen atal sindikaletik 2026ko Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Proiektuari buruzko proposamena egin eta zabaldu genuen langileen artean. Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) aurrekontu horietako...