2026-03-26
HomeEkintza SindikalaBigarren greba eguna Zubietako erraustegian

Bigarren greba eguna Zubietako erraustegian

Gaur, martxoak 26 osteguna, erraustegiko langileek bigarren greba eguna eta manifestazioa burutu dute beraien lan baldintzak hobetu behar dituen enpresa hitzarmena aldarrikatzeko.

Aurretik jasotako grebaren ilegaltasunaren mehatxua gutxi balitz, aste honetako bileran “enpresaren egoera ekonomiko latzagatik” enpresaren itxieraren arriskuaren mehatxua egin diete ere. Hau da EKOBAL, URBASER, EKONDAKIN eta enpresa guzti hauen ardura daukan GIPUZKOAKO ALDUNDIAren jarrera eta funtzionamendua. Honen ondorioz, batzarrean grebarekin jarraitzea erabaki zuten langileek.

Mehatxuak mehatxu, langileen lan baldintzen hobekuntza arduratzen dio langile batzordeari eta arlo honetan ere, aste honetan izandako bileran, enpresa langileen aldarrikapenetatik urrundu ez ezik, udan aurkeztutako proposamenetik ere urrundu egin da. Enpresak interesatzen zaion erreten-zerbitzua arautu nahi du soilik, gaur egun lanaldia 12 ordura arte luzatzera behartuta dauden langileen prestasuna ordaintzeari eta erraustegiko zaborrean murgilduta lan egiten duten langile prekarizatuenen lan baldintzak hobetzeari uko eginez.

Langile batzarra ez du enpresari interesatzen zaion zerbitzua bakarrik arautu nahi, langile guztien lan baldintzak hobetu nahi dituzte! Enpresaren mehatxuak eta atzera pausuak ez dituzte onartuko, beraz apirilean zehar grebarekin jarraitzeko erabakia hartu dute batzarrean, jakin badakitelako borroka dela bide bakarra!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatua 29 udaletxeren aurrean mobilizatu da Udalhitzeko negoziazio mahaira edukiak ekar ditzaten exijitzeko

Aurrerapausorik ezean, apirilean lanuzteak egingo ditu udaletxe guztietan eta mobilizazio dinamika indartuko du Martxoaren 13an egindako zazpigarren negoziazio mahaian berretsi zen Udalhitzeko negoziazioa blokeatuta dagoela,...

Hezkuntza Sailak ez ditu behar diren urratsak ematen irakaskuntza publikoa euskalduntzeko

Korrika Euskal Herria zeharkatzen ari den honetan Hezkuntza Saila irakaskuntza publikoa benetan euskalduntzeko behar besteko urratsik ematen ez dela ari salatu nahi du LABek,...

LABek ekimena hartu zuen, eta sektoreko langileek Bizkaiko Arte Grafikoen hitzarmen berria lortu dute

Bizkaiko Arte Grafikoen sektoreko LABeko ordezkarien batzarrak negoziazio mahaian lortutako aurreakordioa babestu du, eta, horrela, argi berdea eman dio sektoreko hitzarmen berriari, hiru urteko...