2026-10-06
HomeIndustriaMetalgintzaGrebarako prest gaude Bizkaiko metalgintzan

Grebarako prest gaude Bizkaiko metalgintzan

Gaur LAB sindikatuak, Bizkaiko metalgintzako mahaia 2018ko otsailean lehenengoz elkartu zenetik sektoreko delegatuen 4. asanblada egin du, Bilboko Bizkaiko Abokatuen Elkargoan.

Asanblada honetan orain arte egindakoak birpasatu (kontzentrazioak, manifak, asanbladak afiliatuekin, ageraldiak, mozioak enpresetan…) eta LABek estrategia egokia daramala babestu dute delegatuek.

Urte luzea izan da, gogorra eta lan asko egin badugu ere; argi dugu aurrera begira konfrontazioa hasi eta langile guztiek batera Patronalari metalgintzako hitzarmen duina exijitu behar diogula.

Horregatik, gaur galdera argia egin zaie delegatuei, “prest gaude Bizkaiko metalgintzako hitzarmen duina lortzeko grebak antolatzeko?”. Baiezkoaren aldeko emaitza argia izan da eta horregatik, LABek adierazi nahi du grebarako prest, konpromisoz eta indartsu dagoela.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Pedrosa sailburuari eskatzen diogu euskara indartzeko neurriak hartzeko, baliabide berriak ezartzeko, akordioak garatzeko eta digitalizazioaz hausnartzeko

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Hezkuntza Batzordean izan da gaur, azken hilabetean eztabaida publikoa eragin duten PISA azterketako emaitzen inguruko azalpenak emateko eta egoerari aurre egiteko proposatzen dituen neurriak aurkezteko. Era berean, azken ebaluazio diagnostikoaren emaitzak, hizkuntza-gaitasunen egoera eta Hezkuntza Sailak hartuko dituen neurriak izan ditu hizpide.

Gernika-Palestinak hilaren 8rako deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu

Elkarretaratzeak egingo dira ostegun honetan Euskal Herriko udaletxeetan, 19:00etan. LABek bat egingo du mobilizazio horiekin eta dei egiten du, munduko herrien eta langileen aurka ari den inperialismoaren aurrean, elkartasun internazionalista areagotzera.

Estatu mailan argitaratu berri den grafikagintzako hitzarmenak Arabako eta Nafarroako sektoreko langileen prekaritatea betikotzen du

LABen beti defendatu izan ditugu Euskal Herrian lan egiteko eta erabakitzeko esparruak, hemen negoziatu eta erabakitzeak lan-baldintza hobeak lortzeko aukera emango ligukeelako.