2026-02-13
HomeEkintza Sindikala: Adintxikikoen zentroaren utopia Eusko jaurlaritzaren aurrean

[IRITZIA]: Adintxikikoen zentroaren utopia Eusko jaurlaritzaren aurrean

M. Luisa Fernández, LABeko delegatua Ibaiondoko adintxikikoen zentroko batzordean

Dagoeneko badira urte batzuk Ibaiondoko enpresa batzordea, Eusko Jaurlaritzako lan talde ezberdinekin, bertako langileen lan baldintzak negoziatzeko ahaleginetan dabilela. Denbora honetan guztian, legegintzaldi ezberdinak izan dira eta arduradun politiko ezberdinak ezagutu ditugu, baina beti ohikoa ez den zerbait mantendu dugu: enpresa batzorde elkartu bat. Batzuetan utopiak horrela lortzen baitira, elkarrekin.

Ibaiondo, epaileek adintxikiko gazteei ezarritako neurriak betetzeko zentro bat da. Jokabide oso disruptiboak dituzten gazteekin egiten dugu lan, 365 egunetan, eguneko 24 orduz. Estres eta antsietate maila altupean eginiko lana da, eta helburu argia duena: gazte hauek herritar aktibo bezala gizarteratzea, eta berrerori gabe. Lana konplexua eta exijentea da, baina hala eta guztiz ere arrakasta maila oso altua da.

Zentroa iriki zela 20 urte pasa dira, eta urte hauetan guztietan langileon lan baldintzak progresiboki hobetzen saiatu gara. Mundua aldatu da, lan kargak handitu, ordutegiak gogortu egin dira eta famili kontziliaziorako beharrak ere gero eta handiagoak dira, seme-alabak izan ditugu, gurasoak zahartu zaizkigu, lana egiten dugun gazteen profilak aldatu dira,… Ondorioz, ditugun lan baldintzak ez dira inondik inora erritmo hau eta exigentzi emozional hau eusteko egokiak.

Lan baldintzen benetako egokitzapena eta hobekuntza da eskatzen ari garena: konpentsazio egokiak, kontziliaziorako neurriak, lan egutegi aproposa, eta langileon zahartzearen aitortza talde errealitate moduan. 2019. Urtean, urte batzu lehenago sinatua genuen ordutegi bereziko akordioan hobekuntza minimo batzuk lortu ziren. 

Gaur egungo Eusko Jaurlaritzaren lan taldea ordea izukaitz mantendu da, eta denbora asko pasa ondoren enpresa batzordeari lan baldintzak hobetu beharrean okertu egiten dituen dokumentu berri bat aurkeztu dio. Zentroaren errealitateari, ibilbideari eta etorkizunari muzin egiten dion dokumentua. Kostuen merketzea soilik bilatzen dute, nahiz eta ondorioa agian alderantzizkoa izan daitekeen.

Dirudienez hau da Eusko Jaurlaritzaren politika: eskatu, negoziatzen hasi, aurreratzen ari garenaren itxurak egin eta bapatean atzera pausu itzela. Horrela, lan baldintzen, hitzarmen eta eskubideen hobetzea denboran zehar luzatuz. Sistemaren idiosinkrasiaren parte da: ez eman, mozketak egin eta gero hitzegingo dugu.

Gero bajez eta lan absentismoaz hitzegiten dute, arrazoiak aztertzeko inongo asmorik izan gabe. Eusko Jaurlaritzak bere langileen ongizatea zainduko balu, eta bere zaintzan erreferente balitz ( kolektibo feminizatua izanik hare eta gehiago), agian aurrerapen garrantzitsuak lortuko lirake, hala nola, motibazio altuagoa, lan giro hobea, profesionalen jarraipena zerbitzuan urteetako experientzia eta jakinbidea transmititu ahal izateko,… Hau guztiak lan on batekin noraino iritsi gaitezkeen erakusten utziko luke, eta Eusko Jaurlaritzaren jarrerak bideratu nahi gaituen aurkako bidea ekidin ahal izango litzateke.

Hala eta guztiz ere, utopiak jarraitzen du. Bideak hor jarraitzen du, eta nahiz eta batzuetan pareta handi batekin topo egin aurrera pausuak ematen jarraituko dugu, bidea berriro hasiz. Kasu egin arte. Entzun gaitzaten lortu arte.

Eduardo Galeanok zihoen moduan: “Garena aldatzeko egiten duguna gara” 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Santurtziko Udaleko langileen kudeaketan eredu opakoa eta klientelarra dagoela salatu du

Santurtziko Udaleko LAB sindikatuak EAJko gobernu taldea langileen kudeaketari buruz ezagutzen diren azken gertakarien inguruan eskaintzen ari den ikuskizuna gaitzetsi nahi du. Azken asteetan...

Papresako Enpresa Batzordeak lanuzteak deitu ditu salmenta aukeraren eta 110 langileri eragingo liekeen EEEaren aurrean

LAB, ESK, ELA eta CCOO sindikatuek osatzen duten Papresako Enpresa Batzordeak iritzi publikoari helarazi nahi dio bere kezka sakona joan den urtarrilaren 17an prentsan...

Erakundeek ez dute konpromisorik hartu Tubos Reunidoseko enplegu-suntsiketaren aurrean

LAB, Trapagarango eta Amurrioko lantegietako langileen ordezkariekin batera, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Enplegu Sailekin, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiekin, bai eta Trapagako eta Amurrioko...