2026-06-17
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLan istripu hilgarri ez traumatikoa gertatu da Remolcadores Ibaizabalen

Lan istripu hilgarri ez traumatikoa gertatu da Remolcadores Ibaizabalen


Atzo apirilaren 7an, gaueko 10ak aldera, Ibaizabal 8 atoiontziko makinen burua hil zen bere lanpostuan.

Iraganean, LABek behin baino gehiagotan salatu du enpresak ezarritako lan-sistema. Honen arabera, 24 orduko guardia eta 72 ordutako atsedenetik, 2 egun jarraian (48 egun) lan egin eta 4 egunez atsedena hartzera pasatu dira, urteko 624 orduren igoerarekin.

Lan Ikuskaritzan ere egin genuen salaketa, lanaldi berezien inguruko 1561 Erret Dekretuak zehaztuta atsedenak errespetatzen ez ziren hainbat egunetan, hau da, modu jarraian gutxieneko bi atsedenaldi, 6 ordutakoa bat eta 4 ordutakoa beste bat. 24 orduz lan egitea nekagarria bazen, 48 orduz aritzea erokeria bat da, maniobren arabera ez dagoelako atsedenik.

2014an LABek prentsaurreko batean salatu zituen enpresaren asmoak, lanaldia 624 ordutan igotzeko, eta neurri
horrek zekartzan arriskuak. Inork ezin du esan ez zirela arriskuak ezagutzen.

Hildakoa apirilaren 6ko goizeko 9etan sartu zen lanean eta gaur atera behar zuen atoiontzitik, apirilaren 8an.

Normaleaz egunez, beste itsasontzi batzuk atoiontziarekin laguntzeko maniobrarik ez badago, mantenu lanak egiten dituzte goizeko 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Badakigu apirilaren 6tik 7rako gauean Ibaizabal 8 atoiuntziak maniobra bat hasi zuen, gaueko 9etan hasi zena eta 11ak inguruan amaitu zena. Ondoren, atsedenik gabe egin zuen lan apirilaren 7ko 03:15etik 10:03ra.

Pasaiako portuan ere Remolcadores Ibaizabalekoak dira atoiontziak eta egun, enpresa-itun berria negoziatzen ari dira, eta nola ez, lanaldia luzatu nahi dut enpresak, eta LAB honen kontra dago, are gehiago gaurkoa bezalako egun batean.

Alejandro Aznar armadorea bezalako enpresariak, Patxi Garaigordobil enpresa honetako zuzendaria eta Javier Zapatero giza-baliabideetako zuzendariak ezin dute esan ez zutela ezagutzen atsedenik gabeko lanak duen arriskua. Milioika euro sortzen dituzten enpresak eta irabaziak handitzearen aldeko apustua egiten dutenak, langileei ia esklabutzaren parekoak diren lan-baldintzak ezarriz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.