2026-10-28
HomeEkintza SindikalaLegezko zaintzagatik lanaldi-murrizketa duen langile bati produktibitatea osorik ordaintzera zigortu dute Correos

Legezko zaintzagatik lanaldi-murrizketa duen langile bati produktibitatea osorik ordaintzera zigortu dute Correos

Gasteizko Lan Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak S. E. Correos y Telégrafos SA zigortu du lehen aldiz langile bati produktibitate eta iraunkortasun-plus oso bat ordaintzera. Plus hori nominatik kendu zitzaion legezko zaintzagatik lanaldi-murrizketan egoteagatik.

Epaia irmoa da, ez da errekurritu, aurrekari oso garrantzitsua sortzen du 50.000 langile inguru dituen enpresa batean, lanaldia murriztuta duten eta nominen osagarri funtzionalak gutxitzen zaizkien langile guztiei estrapolatzeko modukoa.

Legezko zaintzagatik lanaldia murrizteko eskubidea baliatzeak ezin du zigor ekonomiko gehigarririk ekarri, horrek tratu-berdintasunaren printzipioa eta bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko eskubidea urratuko bailituzke, bereziki eskubide hori gehienbat emakumeek baliatzen duten testuinguruetan. Correosen 25.000 emakume baino gehiago daude lanean.

LABek ez du langileen eskubideen defentsan etengo, eta bere ekintza sindikala eta zerbitzu juridikoak plantillaren zerbitzura jartzen jarraituko du. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bidaideak enpresako langileak hitzarmen duin baten alde borrokan ari dira

Mobilizazio bat egin dute gaur, enpresaren aurrean, negoziazio mahaia hasi baino minutu batzuk lehenago.

Lan-arrazakeria, morofobia eta islamofobia badago, ez da benetako aniztasuna

Basquevolt enpresari lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobikoa eta islamofobikoagatik jarritako salaketaren epaiketaren aurrean elkarretaratzea egin dugu gaur Gasteizen.

Urriaren 30eko grebari eusten diogu, Osakidetzarekin negoziatzeko beharrezko aurrerapenik ez dagoelako

Gehiengo sindikala osatzen dugunok proposamenak eskatzen ditugu plantillaren beharrei erantzuteari dagokionez, eta Osakidetzari gatazka-egoera konpontzeko borondatea eskatzen diogu. Onartezina da Osakidetzak gaur egun inolako soldata-proposamenik egin ez izana.