2026-11-20
HomeEkintza SindikalaEHUko ordezko irakasleen gatazka, konpontzeko bidean

EHUko ordezko irakasleen gatazka, konpontzeko bidean

Gaur, EHUko Gobernu Kontseiluan lanaldi osoko ordezko irakasleak kontratatzeko aukera jasotzen duen akordio sindikala berretsi da. LABek akordioa sinatu zuen, gutxieneko baldintzak jasotzen dituelako; hau da, lanaldi osoko kontratazioak, langile horien soldatari eustea eta hitzarmen kolektiboan ezarritako partzialtasuna murrizteko mekanismoa errespetatzea. Azken alderdi hori hobetzen da errektoretzak proposatutako akordioan.

LABek ekarpen multzo bat egin zion dokumentuari, eta gehienak onartuak izan dira; besteak beste, LABek proposatuta, gaur egungo sailen partzialtasuna murrizteko eta irakasle partzialen ordainsariak hobetzeko neurriak etorkizun laburrean negoziatzeko xedapenak sartu dira akordioan. Modu horretan, jardunaldi partzialean aritzen diren ordezko irakasleek egiten dituzten baina aitortzen ez zaizkien gainerako aktibitateak kontuan hartzea eta ordaintzea borrokatuko du LABek, jasotzen dituzten miseriazko soldatei aurre egiteko.

LABek balorazio positiboa egin zuen, eta akordioa sinatu zuen. Akordioa pasa den ikasturtean irakasleek egindako borrokaren emaitza da. Guztira 5 greba egun egin zituzten; horietako bi, irakasle-ikertzaileen aldarrikapenetan zentratuta; eta beste hiru, sektore publiko osoan gertatzen ari den atzerakada salatzeko..

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Teknikarien sektorean langile borrokaren bidez lortu dugu patronala mugiarazi eta negoziazioa ahalbidetzea

Ikuskizunen eta ekitaldien sektorean 26 eta 27rako aurreikusita zegoen greba bertan behera geratu da gaur; izan ere, behin eta berriro negoziazioak geldiarazten edo oztopatzen ahalegindu den patronala mahaian eser dadin eta teknikarien lan-baldintzei buruz negozia dezan lortu dute langileek beren mobilizazioekin eta presioarekin.

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.

Lan-ikuskaritzak arrazoia eman digu, eta argi geratu da San Esteban egoitzako langileei eskubideak urratu zaizkiela

Txostenak frogatutzat jo du Getxoko lantokian ez dela errespetatu adinekoen egoitzetako hitzarmena.