Abuztuaren 5erako Gipuzkoa, Bizkaia eta Lapurdiko hondartzetan Etxeratek deitutako protesten atarian, LABek Debako hondartza hartu du gaur euskal preso politikoen alde.
Gutxieneko soldata propioaren aldeko konpromiso argia eskatu dio LABek Eusko Jaurlaritzari, bi norabidetan: Confebask patronala zuzenean interpelatuz, batetik; eta langileentzat ezinbestekoa eta estrategikoa den gai honetan autogobernua zabalduz, bestetik.
Astelehenean izan zen Mahai Sektorialaren bileran egiaztatu zuten Osakidetzak ez duela aurrerapauso handirik egin nahi sindikatuek aldarrikatzen dituzten hainbat gaitan (euskalduntzea, erretiroa, lanaldia, egutegia, oporraldiak...). Gainera, soldatak hobetzeko proposamenik egin gabe jarraitzen du.