2026-11-19
HomeEkintza SindikalaCAF – Rail Linen akordioa lortu du LABek

CAF – Rail Linen akordioa lortu du LABek

Borrokaren bideari ekin genion enpresa mailako lehen akordioa erdiesteko eta hainbat lanuzte eta mobilizazio burutu ditugu azken asteetan. Gaur arte ezinezkoa zena posible bilakatu da horrela.

Mahai negoziatzaileko azken bi bileratan enpresak jarrera aldatu eta edukia duten proposamenak ekarri ditu. Hala, hiru urterako akordioa dugu, langile batzarrean gehiengo zabalez onartu dena. Soldata igoerak KPIaren gainetik, urteko lanaldia 28 ordutan murriztea edo telelanerako aukeren hedapena dira lorpen nagusiak.

Langileon arteko elkartasun eta konpromisoaren bidez lortu da lehen aldiz enpresa lan baldintzak modu kolektiboan negoziatzera eserarazi eta eduki nabarmenak dituen akordioa erdiestea. Horregatik CAF – Rail Lineko langileak zoriondu nahi ditugu hemendik. Bide beretik iritsiko dira lorpenak aurrerantzean ere.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako Enplegu Zentro Berezietako lan-prekaritatea salatu dugu eta diru publikoaren gaineko kontrol handiagoa eskatu dugu

LAB sindikatua mobilizatu egin da gaur goizean Nafarroako Enplegu Zentro Berezien (EZB) sektoreakin, Nafarroako Foru Komunitatean arlo horretako langileek pairatzen dituzten lan-baldintza prekarioak publikoki salatzeko. Sindikatuak Nafarroarako berariazko arau-esparru bat eskatu du, sektoreko langile guztientzako lan-baldintza duinak bermatzeko eta plantillen arteko desberdintasunak saihesteko.

Bizkaiko erresidentzien lehen greba egunean 481 milioi euroko aurrekontu partida exijitu diogu aldundiari aurrekontuen negoziaketan

Gaur, azaroak 19, LABeko ordezkariok Bizkaiko Foru Aldundiko alderdi politiko guztiekin bildu gara. Erresidentzia pribatuen egungo ereduaren aurrean, soldatak ekiparatzeko, lan baldintza duinak eta ratioak hobetzeko, 481 milioi euro beharko lirateke egoitza-zerbitzu duina eta kalitatezkoa ahalbidetze aldera. Mobilizazio-ekintza gisa, egoitzetako langileek bide-mozketa egin dute.

Entzutegi Gorenak Michelinen diskriminazioa egon zela ebaztea #LortuDugu

2023an ordaindu zen prima bati dagokion sententzian, langile kolektibo batzuk kanpo utzi izana salatu genuen.