2026-09-18
HomeErrepresioaAltsasukoak askatu eta Euskal Herrian benetako justizia eta demokrazia finkatzea beharrezkoa da

Altsasukoak askatu eta Euskal Herrian benetako justizia eta demokrazia finkatzea beharrezkoa da


Igor Arroyo LABeko idazkari nagusi ondokoak agerraldia egin du gaur Altsasun, Sakanako delegatuekin batera. Bertan, Iruñerako deia egin dugu beharrezkoa delako Altsasukoak askatu eta Euskal Herrian benetako justizia eta demokrazia finkatzea.

Arroyok bihar Iruñera joateko deia egiten dio langileriari, “Altsasun egindako injustiziari aurre egin behar zaiolako, Altsasuko gazteak kalean libre behar ditugulako eta batez ere, Euskal Herrian benetako demokrazia ezarri behar dugulako”.

Arroyoren hitzetan, “Guk ez dugu nahi estatu antidemokratiko batean bizi. Ez dugu nahi horrelako injustiziarik jasan. Ez dugu nahi horrelako justizia eredu bat izan eta horretarako hemen beharrezkoa dugu demokraziaren aldeko herri erantzun sendo eta zabala ematea, hemen demokrazia eraikitzeko apustu estrategiko bat egitea eta Altsasukoak aske nahi ditugun bezala Euskal Herrian ere benetako justizia eta demokrazia finkatzea”.

Arroyo bera buru izango duen LABen ordezkaritza zabal batek parte hartuko du bihar Iruñean egingo den manifestazioan.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.