2026-02-03
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaEuskaltelen aurrean mobilizatuko gara bihar, Loiun gertatutako lan heriotzak salatzeko

Euskaltelen aurrean mobilizatuko gara bihar, Loiun gertatutako lan heriotzak salatzeko

Euskal gehiengo sindikalak deituta, Zamudioko teknologia parkean elkartuko gara, 12:00etan. Euskalteke sustatutako obra batean galdu zuten bizia bi langilek joan den astean, eta, egun berean, beste bi langile hil ziren lan istripuz; Galdakaon, kasu honetan.

Joan den astean, otsailaren 1ean, 32 eta 33 urteko eraikuntzako bi langile hilda topatu zituzten Excavaciones Ibardegi enpresako furgoneta batean. Euskaltel Promotora den obra batean ari ziren lanean. Biharko elkarretaratzearekin, langileak gogora ekartzeaz gain, lan heriotzak eta prekarietatea salatuko ditugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...