2026-11-20
HomeEkintza SindikalaUrbil merkataritza gunean zabaldu ditugu gure proposamenak

Urbil merkataritza gunean zabaldu ditugu gure proposamenak

Ekimen Ibiltaria Donostian ibili da asteburuan, eta gaur Usurbil eta Lasartera iritsi da, “Lan duina, bizi duina” aldarrikapena zabaltzeko. Goizean, Urbil merkataritza gunean izan gara, bertako langileekin egoteko, prekarietatea eta lan eskubideei buruzko gure irakurketa plazaratzeko.

Usurbilen goizean egon eta gero, Lasarten izango gara arratsaldean. Ekimen Ibiltariaren Infogunea egokituko dugu Okendo plazan, 18:00etatik 19:30era.

"Lan duina, bizi duina" dinamika Hernanira joango da bihar, eta, bertan, ekitaldi berezi bat gauzatuko dugu: Sobietar iraultzaren mendeurrena gogoratuko dugu. Hain zuzen ere, Hernaniko Biteri kultur etxean egingo dugu ekitaldia, “…sortuko dira besteak 1917-2017” leloarekin. 12:00etan hasiko da, eta LABeko idazkari nagusi indoko Igor Arroyok hartuko du hitza.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.

Lan-ikuskaritzak arrazoia eman digu, eta argi geratu da San Esteban egoitzako langileei eskubideak urratu zaizkiela

Txostenak frogatutzat jo du Getxoko lantokian ez dela errespetatu adinekoen egoitzetako hitzarmena.

Plantillak Tubos Reunidos defendatu du, eta orain Espainiako Gobernuari dagokio oztopatzeari uztea eta Eusko Jaurlaritzari enpresaren etorkizunarekin duen konpromisoa zehaztea

Tubos Reunidos Groupeko Amurrioko langileok 301 kaleratzeak, Amurrioko altzairutegiaren itxiera eta logistikaren esternalizazioa eragozteko grebara joatea erabaki genuen argi geneukalako Enplegu Estintzioko Espedientea ez zela Tubos Reunidosen arazoak konpontzeko bidea. Hasieratik defendatu genuen ez plantilla, ezta gure lan baldintzak ere, ez zirela enpresaren egoeraren erantzule. Argi eta garbi esaten genuen enpresaren arazoa bere zorra zela, zuzendaritzaren kudeaketa negargarri batek eta bere akziodun handien diru-goseak eragindakoa.