2026-01-30
HomeIndustriaEnergiaSei egun daramatzate gose greban LABeko bi ordezkarik

Sei egun daramatzate gose greban LABeko bi ordezkarik

Gueñesko kultur etxean itxialdian diren Konecta BTO enpresako LABeko bi delegatuek gaur sei egun beteko dituzte gose greban, ura bakarrik edanez. Elkartasun keinu ugari ari dira jasotzen. Atzo, asteartea, elkarretaratzea egin zen kultur etxe aurrean, eta datorren ostiralean, arratsaldeko 19.00etan berriro ere protesta izango da toki berean.
Elkartasuna, gainera, Enkarterriko eskualdetik kanpora ere ari da zabaltzen, Konectan gertatzen ari dena (kaleratzeak, leku aldaketak, hitzarmena aplikatzeari uztean…) ezagunak dituztelako beste lantoki askotan ere.

Gose grebari ekitea erabakitzen duen langile batek izan dezakeen amorrua eta frustrazioa ulergarria egiten da, Konectan bezala, urtebetean ia 80 langile kaleratzen direnean, eta gainera, Iberdrolaren aldetik langileei greba eskubidea urratu zaienean, euren lana beste enpresa batzuetara desbideratuz. Enpresa aldaketa eman zenean ere, langileak subrogatuak izan beharrean, legea betetzeari bizkar emanez eta elektrizitate konpainiaren presioa nagusitu zenean.

Garrantzitsua da deitutako mobilizazioetan horrenbeste jenderen atxikimendua jasotzea, Leire Sainz-Ezkerra eta Irantzu Llamosas egiten ari diren borroka duina babes handia ari da jasotzen, inolako erreparorik gabe lan erreforma aplikatzen lehenengoetarikoa izan den Iberdrolaren jokabidearen aurrean.

Gose greban diren bi langile hauek enpresak kaleratutako lankide guztiak berronartzea eta leku aldaketak bertan behera geratzea eskatzen dute; era berean, Gueñesko Udala gobernatzen duen PNVri eskatzen diote Iberdrolarekin negoziatu ditzala Gueñesko lantegian enplegua mantentzea ahalbidetuko duten baldintzak. Gose greba mugagabe honekin aurrera egiteko erabateko determinazioa dute LABeko bi delegatuek.

Gueñesen, 2012ko martxoaren 14an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...