2026-10-02
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaSindikalgintza konprometitua urriaren 1eko erreferendumarekin

Sindikalgintza konprometitua urriaren 1eko erreferendumarekin

Gure nazio eta herrietako langileriarentzako ate berri bat irekitzen da Catalunyak momentu historiko bat bizi du. Kataluiniarren gehiengoak askatasunean bere etorkizun politikoa erabaki nahi du eta horregatik behin baino gehiagotan mobilizatu da modu baketsu eta demokratikoan erreferendun bidez duten eskubidea aldarrikatzeko.

2009ko irailean Arenys de Munt-en antolatutako lehen kontsultatik Kataluiniako Parlamentuak 2017ko urriaren 1erako deitutako Erreferendumeraino, formalki 18 bidez eskatu zaio Espainiako estatuko Gobernuari Kataluinian erreferendum lotesle bat burutzeko aukera eskaintzea eta hori gauzatzeko beharrezko diren erreforma legalak martxan jartzea. Baina Espainiako Gobernuak, eta gai honetan laguntza ematen dien guztiek, ezetza eman diote demokratikoki gatazka politiko hau konponbidean jarriko lukeen eztabaida erreal bat martxan jartzeari.

2012tik herri mobilizazioek irailaren 11ro milioi eta erdi pertsona baino gehiagorekin bate dituzte kaleak, 2014ko azaroaren 9ko kontsultan 2.305.290 pertsonek eman zuten bozka, horietatik %80’76ak Katalunia estatu independente bat izatearen alde egin zuten era 2015ko hauteskundeek alderdi independentistetako diputatuei eman zien gehiengo absolutua.

Zentzu honetan, adierazpen hau sinatzen dugun sindikatuek argi utzi nahi dugu ondokoa:

1. Bozka eskubidea oinarrizko eskubidea da edoizein gatazka modu justu eta partehartzaile baten konpondu nahi duen jendarte baterako.

2. Katalunia eta Espainiko estatuaren artean ireki den gatazka hau errefendum batez bidez bakarrik konpondu daiteke, kataluiniar herriak bere etorkizun politikoa askatasunean erabakiz.

3. Espainiako estatuaren etengabeko ezezkoak izan dira Katalunian adostutako erreferendumean amaituko den prozesua abiatzeko dira Kataluniako Parlamentua aldebakarrez 2017ko urriaren 1erako autodeterminazioa erreferenduma deitzera eraman dutenak.

4. Azpian sinatzen dugun erakundeok urriaren 1ean erreferenduma egitea sutsuki babesten dugu eta emaitzak onartzeko konpromisoa adierazten dugu.

5- Inola ere ezin da izan debekua, errepresioa edo judizializazioaren bidea erreferendum hau deitu izanaren aurrean Espainiako estatuak emango duen erantzuna.

Konpromisoa hartzen dugu beraz, mobilizaztzera eta erreferendumaren defentsaren parte aktiboa izatera eta urriaren 1 honetan herri katalanak botoa ematera joateko modua eduki dezan modu libre eta demokratikoan.

Demokrazia eta herrien autodeterminazio eskubidea da urriaren 1 honetan jokoan dagoena, horregatik, pauso bat aurrera eman nahi dugu elkartasunetik eta klase aliantzatik, Kataluniako prozesuaren aurrean konpromisoa hartuz eta honen parte aktibo izanda.

Lehenik eta behin, konbentzituta gaudelako mobilizazioa eta herri aktibazioa izango direla posible egingo dutenak urriaren 1 honetan katalanek nahi dutena bozkatzea posible egingo dutenak eta bigarrenik, ulertzen dugulako Kataluniak irekitako bidea aukera dela Espainiako estatuko gainontzeko nazio eta herrietako langileriarentzat bizi baldintza hobeak eta jendarte demokratiko eta justuagoa lortzeko.

Bartzelonan, 2017ko irailaren 10ean

Intersindical CSC, COS, IAC, Intersindical Valenciana, STEI Intersindical, Confederación Intersindical, CSI, CUT, CIG, ELA, ESK, Intersindical Canaria, LAB, SAT, STEILAS
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Funts putreen esku dauden etxeak desjabetu ditzan eskatzen diogu LABetik Nafar Gobernuari

Testa funts Putrearen esku dauden etxebizitzei irtenbide iraunkorra emateko beharra azalarazi du sindikatuak, etxebizitzaren negozioari aurre egiteko egiturazko neurriekin batera. Larunbat honetan eta urriaren 17an borrokan diren maizterrekin batera mobilizatzera deitu dugu LABetik.

Jaurlaritzak aurre-erretiro txanda murriztuta eta akordiorik gabe inposatu du aurten ere administrazioetan

LABek errelebistak finko egiteko proposamenak eramango ditu administrazioetara eta enpresa publikoetara. LABek salatzen du gutxiengoarekin adostua, murritza eta Madrilen menpekoa dela Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen Euskadiko Administrazio Publikoko lan-kontratuko langile finkoen erretiro partzialerako Plana. Jaurlaritzari eta sindikatu sinatzaileei eskatzen diegu Euskal Herriko zerbitzu publikoen eta bere langileen baldintzak hemen negoziatzeko eta adosteko nahia benetan defendatzeko, argazki hutsak saihestuz. • Administrazio publikoetako langile guztiei zabalik zegoen akordioa urratuta gelditu da aurten ere. Jaurlaritzak murrizketa inposatu zuenetik, LABek urtero eskatu izan du planak langile funtzionarioei, estatutarioei eta behin-behinekoei ere eragitea. • Sinatuta dagoen akordio bat ez da zertan urtero berretsi. Testuak, paradoxikoki, hala jasotzen du, eta propaganda hutsaren kutsua du. • Uztaileko Mahai Orokorreko bileran, Jaurlaritzak ez zuen proposamenak eztabaidatzeko aukerarik eman. Soilik presioaren ondoren onartu zuen sindikatuen ekarpenak jasotzeko astebeteko epe bat zabaltzea. Eztabaidarik ez da izan, eta ez da LABen eskakizunik jaso. Sindikatuak medioen bidez jakin du Jaurlaritzaren erabakia. • Jaurlaritzak erabakia dagoeneko otsaileko bileran hartu zuen, eta bere plana onartu egin zuten CCOOk eta UGTk. Sindikatu bat beraren sinadurarik gabe ere har zezakeen, inposatu zezakeen, erabakia Jaurlaritzak. Badirudi leialtasunak saritu nahi izan dituela, eta jokabide sindikala baldintzatu. • Lakuako gobernuak Madrilen menpe jarraitzen du. Plana otsailean onartu zuenetik gaurdaino, Madrilekin kontu teknikoak zuzentzen baino ez da aritu. Are, bere oharraren arabera, ez du plana langile funtzionario eta behin-behineko guztiei irekitzeko eskaerarik egin. Mahai Orokorrean eta gainerako negoziazio mahaietan bere aldarrikapenak eramaten jarraituko du LABek, eta legeak eta prozedurak aztertu ondoren aukera hauek ikusten ditu: 1. Lehen aukera LABek exijitzen du Hego Euskal Herriko administrazioek legeak baimentzen dituen EPE espezifikoak egin ditzaten, horretarako dagoen birjartze tasa espezifikoa erabiliz. Horrela, errelebista langile finkoa izango litzateke. Prozesu hauek luzatu daitezkeenez, beste bi modalitate egiteko aukera dago: 2. Bigarren aukera Errelebistari ordezkapen kontratu bat egitea. Kontratu hau bukatuko da errelebo kontratua egiteko egin den EPEa bukatzen denean. Kasu honetan, LABek defendatuko du errelebistaren kontratu hori ordezkapen zerrendetatik egitea, eta zerrendarik ez balego, administrazioak lan poltsa sortzearen alde borrokatuko du. 3. Azken bidea 2024ko apirilaren 1etik aurrera egindako kontratu laboral finko batekin binkula daiteke errelebo kontratua. Gerta daiteke errelebistaren kontratu hori erretiro partziala hartuko duen langile kategoria berekoa ez izatea. LABek eskatzen die Hego Euskal Herriko administrazio guztiei aurrerapauso bat emateko eta, legeak ahalbidetzen duen bezala, langileak errelebista finko egingo dituen EPEak martxan jartzeko. Eta, bitartean, erabili ditzatela dituzten lan-poltsa eta ordezkapen zerrendak erretiro partziala lortu dezaketen langileei eskaintzeko. LABek arazoa gure administrazioetan behingoz konpontzeko borondatea eskatzen die Jaurlaritzari eta sindikatu sinatzaileei, eta aukera langile guztiei berriz zabaltzeko borrokan jarraituko du.

LABek eta ESK-k Arabako Esku-Hartze Sozialeko IV. Hitzarmena baztertu dugu eta Aldundiari ekiparazioaren bidean benetako aurrerapausoak exijitu dizkiogu

Gaur, urriaren 1ean, LAB eta ESK sindikatuok Arabako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin dugu, sektorearen finantzatzaile nagusia baita, esku-hartze sozialeko langileek IV. Hitzarmen Kolektiboaren sinaduraren aurrean duten jarrera argi adierazteko. Sinadura gaur goizeko 12:30ean egitekoa da, ELA, CCOO eta AISA patronalaren artean. LAB ez da negoziazio-mahaira joango eta ez du hitzarmen hau sinatuko; bi sindikatuok erabat baztertzen dugu akordioa.