2026-05-04
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLangile bat hil da istripuz Bedian, 33.a Euskal Herrian urte hasieratik

Langile bat hil da istripuz Bedian, 33.a Euskal Herrian urte hasieratik

Gaur, hilak 3, langile baten heriotza eragin duen lan istripu baten berri izan dugu. Bediako Forjas Unidas Vascas enpresan izan da. Istripuak ez dira gauzatzen arrazoi puntual edo koiunturalatik. Oinarrizko arazo bat dugu, arazo estrukturala da, eredua da arazoa, langileon bizitza eta osasuna kolokan jartzen duen eredua, bizitza galtzeraino. Bada ordua, honelako gertakariak ekidingo dituen neurriak hartzeko.

Lehenik eta behin LAB sindikatutik gure elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu langilearen senide lagun zein lankideei, momentu gogor hauetan. Honekin 33 dira gutxienez 2017an Euskal Herrian hildako langileak.

Istripuak ez dira gauzatzen arrazoi puntual edo koiunturalatik. Oinarrizko arazo bat dugu, arazo estrukturala da, eredua da arazoa, langileon bizitza eta osasuna kolokan jartzen duen eredua, bizitza galtzeraino.

Berriz diogu, botere harreman aldaketa ematen ez den bitartean, errepikatu egingo dira holako gertaerak. Administrazioari beharrezko ikerketa abiaraztea exijitzen diogu. Kasu honetan Jaurlaritzari exijitzen diogu lan istripuen aurrean neurriak hartu eta beharrezko baldintzak ezartzea, eta judikaturari, istripuen erantzuleen gainean ardurak exijitzea. Nahikoa da, nazkatuta gaude. Langileontzat justizia exijitzen dugu.

Azkenik, dei egiten dugu hurrengo orduetan antolatu daitezken salatze elkartaratzetan salatzeko, eta modu berean, lantokietan borrokan jarraitzeko eredu berri baten alde, baldintza duinen alde eta langileon bizitza eta osasuna erdigunean jarriko duen jendarte eta herri baten alde.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:02:45

[ARGAZKI GALERIA]: Birbanaketa politikak eta langileen aldeko neurriak aldarrikatu ditugu Euskal Herri osoan egindako 26 manifestaziotan

Eskualdez eskualde mobilizatu da sindikatua Maiatzaren Lehenean, etxebizitza eskubidearen, kalitatezko zerbitzu publikoen eta soldata nahiz pentsio duinen aldarrikapenak ardatz hartuta.
00:13:27

Garbiñe Aranburu: “Inor atzean ez uztea da faxismoaren eta oldarraldi atzerakoiaren aurrean eman dezakegun erantzunik hoberena”

Langileok eragin da aurtengo leloa. Eragiten ari gara. Gaur berriro Euskal Herri osoan kalean gara, eskualdez eskualde. Aipamen berezia Ipar Euskal Herriko gure kideei. Urteetako lan nekaezinak emaitzak eman ditu, eta intersindikaleko sindikatuekin batera Baionan eta Maulen ere mobilizatu gara.

LABek sinatu du Nafarroako zahar egoitzetako lehen aurreakordioa, sei urteko borroka sindikalaren ostean

LAB sindikatuak Nafarroako zahar egoitzetako hitzarmen kolektiboaren lehen aurreakordioa sinatu du, sei urteko mobilizazio eta antolakuntza sindikala eta gero. Hitzarmenak hobekuntza nabarmenak izango ditu...