2024-05-03
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaBabes sozialerako sistema publiko eta duin bat aldarrikatu dugu feministok

Babes sozialerako sistema publiko eta duin bat aldarrikatu dugu feministok

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan gauden eragileok eta mugimendu feministak elkarretaratze bat egin dugu gaur Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, "Feministok babes soziala defendatu!" leloarekin. "Zuen murrizketak, gure zama" leloa izan dugu ahotan protestan bildu garenok.

Hauxe da gaurko protestaren harira kaleratutako adierazpena:

Murrizketak. Murrizketak eta murrizketak. Hori da Eusko Jaurlaritzak, EAEn, pobrezia egoeran aurkitzen diren 69.000 pertsonentzako pentsatu duen irtenbidea. Murrizketak eta pobrezia gehiago.

Maiatzaren 31n Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Enplegu eta Politika Sozialetako Departamenduak prestazio sozialerako sisteman egin zuen erreformaren neurriak iragarri zituen. Neurriok, orain arteko ildoari jarraituz, prestazioak jasotzeko baldintzen gogortzea ekarriko dute.

Azken urteetan etengabea eta oso gogorra izan da babes sozialeko sistemak jasandako erasoa.

-2012.urteaz geroztik, aurrekontuetan %7ko murrizketa pairatu du.

-Prestazioak eskuratu ahal izateko baldintzen gogortzea

-SMI-aren %8ko igoera Lanbidek kudeatzen dituen jendarte laguntzetan ez aplikatzeko erabaki hartu berrria.

Horrez gain, jakin berri dugunez, RGI-ko erreformaren puntuetako bat izango da etxe bakoitzeko diru- laguntza bakarra eskatu ahalko dela. Erabaki honekin lan baldintza prekarioak dituzten pertsonen etxebizitzarako eskubideak mugatzeaz gain, familia eredu normatiboaren aldeko apustua da, egungo errealitateari ezikusiarena egiten diona eta bizikidetza mota desberdinen aukerak argi eta garbi urratzen dituena.

Murrizketa hauek salatu eta lehengoratzea exigitzeko, apirilaren 1ean Bilboko kaleetan milaka herritar mobilizatu ginen.

Sistemaren etengabeko erasoen salaketari, Beatriz Artolazabalek zuzentzen duen Departamenduak gidaturiko eta hainbat komunikabidek hauspoturiko kriminalizazio kanpaina arbuiatu nahi dugu. Era berean, prestazioak jasotzen dituzten pertsonei haztarna digitala ezartzea ozen salatu behar dugu.

Lan baldintzetan pairatzen ari garen prekarizazio bortitzak, handitu egin du arrakala soziala eta langile pobreen kolektiboa gero eta zabalagoa da. Langile hauek enpleguaren bidez ez dituzte diru-sarrera nahikoak lortzen eta behartuak daude prestazio sozialak eskatzera, ongizate duina bermatu ahal izateko.

Testuinguru honetan, emakumeok gara kaltetunetakoak, gu baikara, adibide bat jartzearren, kontratu partzialak dituztenen %30,8a. Eta emakumeon prekarietate maila altua, langabezia, soldata-arraila (brecha salarial delakoa) eta feminizatutako lanbideen desbalorizazioa gutxi balitz, dohainik egiten dugun lana ezin ahaztu. Gu gara sistema honek funtzionatzeko behar dituen zaintza lanak dohainik egiten ditugunak eta bizirauteko oinarrizko beharrei erantzuten diegunak estatuek bere ardurak betetzen ez dutenean. Horregatik, eskubide sozialetan egiten duen murrizketa bakoitza gure bizkarrean zama handia da.

Ez dugu onartzen. Nekatu gara motxila handi eta pisutsu hauek eramateaz. Babes soziala ez luxua, gure eskubidea da. Emakume langileak gara, lana soberan dugu eta enplegu duina faltan. Eusko Jaurlaritzaren politika antisozialek jendartearen bazterretara eta miseriara garamatzate. Feministok badakigu alternatibak badaudela: bizitza duina eta burujabea ahalbidetuko duen Babes Sozialerako sistema publiko, propio, duin eta kalitatezkoa nahi dugu.

Bizitza burujabea eskubide osoz!
Murrizketa gehiagorik ez!
Pobrezia gehiagorik ez! Gora borroka feminista!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen plataformak fase berri bat ireki du Iruñean

Gaur maiatzak 2, LABek Iruñean duen egoitzan Estaturik gabeko nazioetako sindikatuen bilera egin da, bertan LAB-ez gain Kortsikako STC, Aostako SAVT, Kanakiako USTKE, Bretainiako SLB, Sardiniako CSS, Intersindical Catalana eta Galiziako CUTek parte hartu dutelarik. Telematikoki Intersindical Canariak, Guadalupeko UGTG eta Martinikako UGTM ere bileran egon dira.

Patronalaren lawfarea salatzen dugu: espainiar poliziak Oscar Reina atxilotu du Iruñean, 2015eko adierazpen batzuengatik enpresa batek Sevillan jarritako salaketa baten epaiketaren data jakinarazteko

Maiatzaren Lehenaren karietara LABek Iruñean antolaturiko manifestazio eta ekitaldi nazionalean parte hartu eta hurrengo egunean, espainiar poliziako agenteak SAT sindikatu andaluziarraren bozeramaile Oscar Reinak ostatu hartu duen Iruñeko hotelean agertu dira eta atxilotuta eraman dute.
00:04:13

Sindikalismotik askapen nazionala eta soziala sustatzera goaz

Krisi ekosozialak alternatiba baduela berretsi eta enpleguaren, zaintzaren eta ondasunaren banaketaren alde egiteko garaia da, eta hala azpimarratu dugu gaur Anaitasunan, aldarrikapenerako ez ezik ospakizunerako ere tartea utzi duen Maiatzaren Lehen honetan.