2026-09-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaMobilizaziorako deia egin dugu gaur goizean hildako bi langileren heriotzagatik

Mobilizaziorako deia egin dugu gaur goizean hildako bi langileren heriotzagatik

Gaur asteazkena, bi langile hil dira beren lanpostuetan, bat Urretxun aldamio batetik erorita eta bestea, Murgako Elektrizitate estazioan, Aiaraldean, elektrokutatua. Urretxun, bihar egingo du mobilizazioa gehiengo sindikalak, 11:30ean Labeaga kalea, 50 zenbakian, istripua izan zen obraren aurrean.

Lehenik eta behin, LAB sindikatutik gure elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu momentu gogor hauetan langileen senide lagun zein lankideei, gure elkartasun eta babes osoa momentu gogor hauetan.

Hauekin 26 dira gutxienez Euskal Herrian hildako langileak, eta faktore amankomun bat dute oinarri, prekarietatea, hau baitago istripu guztien amankomuneko faktorea.
Urretxuko istripuaren kasuan, nabarmentzekoa da azpikontrata batean ari zela hildako langilea.

Istripuak ez dira gauzatzen arrazoi puntual edo koiunturalengatik. Oinarrizko arazo bat dugu, arazo estrukturala da, eredua da arazoa, langileon osasuna kolokan jartzen duen eredua, bizitza galtzeraino. Lan baldintzak eta lan merkatua eta bizi baldintzen arteko talka bat dago eta horiek aldatu ezean honelako gerataerak errepikatzeko arriskua dago.
Bide batez administrazioari, behingoz lan istripuen aurrean neurriak hartu eta beharrezko baldintzak ezartzea exijitzen diogu,

Azkenik, dei egiten dugu hurrengo orduetan antolatu daitezken salatze mobilizazioetan parte hartzeko, eta modu berean borrokan jarraitzeko lan zentru eta lantokietan eredu berri baten alde, baldintza duinen alde eta langileon bizitza eta osasuna erdigunean jarriko duen jendarte eta herri baten alde.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazioa blokeo-arriskuan dagoela salatu dugu

Mobilizazioa egin dugu Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Bizkaiko egoitzetako hitzarmenaren negoziazio mahaiaren zazpigarren bileraren aurretik. Orain arte, patronalak ez duela ekiparazioaren eta ratioen...

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.