Industria sektorean nabarmen jaitsi da enplegua azken urteetan; bereziki, metalurgian. Horren aurrean, industriaren gaineko eztabaida oker ari dela bideratzen ohartarazi dugu LABetik, eta enplegu duina, kontrol publikoa eta etorkizun sozial eta ekologikoa bermatuko dituen industria politika defendatu dugu.
LAB sindikatuan ez dugu babesten la Casa de Misericordiak aurkeztutako proposamena, eta CCOO eta UGT sindikatuak kritikatzen ditugu, Iruñeko zezen-plazako langileen lan-baldintzak hobetu beharrean, finkatutako eskubideen galera eta baldintzen okertzea dakarren hitzarmena onartzeagatik.
LABen ekimenez eta langile batzarrean hala erabakita, Olaberriako ArcelorMittal-eko langileek lanuzteak hasi zituzten apirilean hitzarmen duin baten alde. Besteak beste, eros ahalmena bermatzea eta errelebo kontratuak egitea dira aldarrikapen nagusiak. Izan ere, soldatak ez dizkiete azken urtean igo eta bi urte baino gehiago dira enpresak errelebo kontraturik egin ez duela.