2026-02-04
HomeIndustriaMetalgintzaEnpleguaren aldeko akordioa lortu da Domiberia enpresan

Enpleguaren aldeko akordioa lortu da Domiberia enpresan

Ugaoko Domiberia enpresako hitzarmena sinatu da langile batzarraren gehiengo zabalarekin (44 aldeko bozka eta 6 kontrakoak). Urte beteko negoziaketa luze eta gogor honek bere fruituak eman ditu eta hitzarmenean hobekuntza nabarmenak lortzea ekarri du. LAB sindikatua, langileen batasunarekin gai izan da akordio on bat erdiesteko.

Honi gehitu behar zaio LABek hitzarmen kolektibotik kanpo lortutakoa. Enpresak kontratazio politika aldatu behar izatea, LABen salaketaren bidez, eta enpresak gutxienez ABLEko 13 langileri kontratu mugagabe egitea lortu dugu. Lantokietan prekarietateari aurre egitea posible dela erakutsi dela uste dugu.

Hitzarmenaren edukiei dagokionez, hauek dira garrantzitsuenak:

• Lanaldia egun batez jaitsiko da, eta aldi berean, malgutasuna jaitsi eta honen prezioa igo dira. Lanaldi jaitsiera posible ezezik, dugun langabezia tasarekin beharrezkoa dela frogatzen ari gara.

• Erreformaren aurrean babestea lortu dugu: ultraktibitate klausula eta deskuelgearen kontrako klausula txertatuz eta derrigorrezko arbitraia ekidituz.

• KPIaren erreferentzia berreskuratu eta hemendik aurrera igoerak erreferentzia honetatik gorakoak izango dira.

Era berean, igoera ekonomikoa eman da gaueko plusean, elbarritasun plusean, eskola laguntzan… eta era berean oporretako eta martxoko ordainsarien kopuruak igo dira.
Azkenik, LABek jasotako babesa eta langilegoak erakutsitako batasuna eskertu nahi ditu, hori izan baita Hitzarmen hau sinatzea ahalbidetu duena.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Langile bat hil zen atzo Bergaran, urtea hasi denetik hil den bosgarrena

LAB sindikatuak elkartasuna adierazi nahi dio atzo Bergaran, bere lanpostura zihoala, auto batek harrapatuta hil zen langilearen senideari eta komunitateari. 2026an 5 lan-istripu izan dira...

EAEko Auzitegi Nagusiak gutxieneko soldata Confebaskekin adostu daitekeela berretsi du

AEko Auzitegi Nagusiak prestazio sozialetan ere eragina izango lukeen gutxieneko soldata bat soilik legez arautu daitekeela ebatzi du, baina soldatengan bakarrik eragina izango lukeen gutxieneko soldata negoziatu daitekeela dela esanez.

Bizkaiko Egoitzetako zaintza zerbitzua duintzea eta sektoreko lan baldintzen prekarietatea ezabatzea proposatu du LABek

LABetik baieztapen argi batekin hasi nahi dugu negoziazio hau: Bizkaiko egoitza pribatuen egungo ereduak ez du balio. Zerbitzu publiko honen pribatizatzeko egungo politikak, tratu...