2026-06-17
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaUrtarrilean Albia Eraikineko segurtasun falta salatu genuen Lan Ikuskaritzan

Urtarrilean Albia Eraikineko segurtasun falta salatu genuen Lan Ikuskaritzan

Pasa den urtarrilaren 22an LABek Albia Eraikinean zeuden segurtasun neurrien gabeziak salatu zituen Lan Ikuskaritzan. Herenegun, langile bat hil zen bertan laneko istripuz. Zehazki, salatu genuena boskarren pisutik gora segurtasun barandarik ez zegoela izan zen.

PREKARIETATEA HILTZAILEA
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek kontzentrazioa egingo dugu gaur 12:00etan Bilbon lan-istripuz hildako langilearen heriotza salatzeko. Kontzentrazioa, Albia eraikinean egingo da, istripua izan zen lekuan.

Momentu haietan eraikineko fatxadan birgaitze lanetan ari zen langile batek eman zigu honen berri, hortaz, nabarmena da ordurako bazegoela kezka.

Azaroaren 3a da gaur, eta ez dugu inolako jakinarazpenik jaso Lan Ikuskaritzatik eta 9 hilabete pasatu dira honezkero. Ez dakigu obrara joan ziren salatutakoa egiaztatzera eta joan baziren, ze neurri hartu zen.

Ezin dugu harreman zuzenik baieztatu LABek urtarrilean salatutakoa eta atzoko lan-istripuaren artean, baina uste duguna da Administrazioak egiteko determinantea duena duena, gaur egun betetzen ez duena, hau da, gure eskubideen bermatzaile izatea arlo prebentiboan, laneko osasunean.

Behin eta berriro salatu dugun moduan, prekarietateak (katean egindako azpikontratazioa, aldi-baterakotasuna, etab.) langileon eskubideen galdera dakar, dagokion administrazien arreta jaso beharko luketenak. Lan Ikuskaritzaren transferentzia hobekuntza bat balitz bezala saldu zen arren, praktikan ekarri duena izan da Urkulluren gobernuak ia edukirik gabe uztea eta baliabiderik gabe, horrela patronalari aurre egin behar ez izateko.

Horregatik salatu nahi dugu borondate politikoa falta dela laneko istripuen gaiari benetako konponbidea emateko eta larrialdiko neurriak eskatzen dizkiogu Administrazioari, lan eta prebentzio arloan benetako politikak ezartzea, hala nola Lan Ikuskaritzari baliabide gehiago esleituz, material zein humanoak (langileko dagoen ikuskarien proportzioa Europakoaren erdia da, istripuen indizea bikoitza den bitartean), euren ikuskaritza eta kontrol lana bete ahal dezaten.

Finean, benetako borondate politikoa behingoz gaitz honekin amaitzeko, egunak joan egunak etorri langile-klasea lan baldintza txarretan aritzera behartzen duena. Guztiz salagarriak diren baldintzak eta ondoren osasuna edo kasu honetan bezala, bizitza, galtzera eramaten gaituztenak.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.