2024-04-29
HomeIndustriaMetalgintzaSestaoko Arcelor Mittaleko Enpresa-Batzordeko kideek Urkullu lehendakariari gutuna helarazi diote eskakizunekin

Sestaoko Arcelor Mittaleko Enpresa-Batzordeko kideek Urkullu lehendakariari gutuna helarazi diote eskakizunekin

Gaur Sestaoko Arcelor Mittaleko Enpresa-Batzordeko kideek Urkullu lehendakariari gutun bat helarazi diote Arcelorreko zuzendaritzak hartutako erabakakiak langile zein herritarrengan izan duen eragina salatuz eta bitarteko politiko guztiak erabiltzeko eskatuz.

Arcelor Mittal Sestao SLUko Batzordearen gutuna
:

Lehendakari jauna,

Euskal Herria ezaguna da munduan bere borondate sendo eta giza balioengatik. Europan sobera ezaguna da herri honek burdinarekin duen harremana aintzinako sasoietatik. XIV. mendean asten da altzairu onenak lantzeko sona. Gaur egun, XXI. mendean, egoera zailean aurkitzen gara, gure tradizioarekin amaitu ahal duena eta baita altzairugintzan dugun gure trebezia eta profesionaltasunarekin.
Otsailean, Arcelor Mittaleko Zuzendaritzak Zumarragako lantegia ixteko erabakia hartu zuen eta Sestaokoa aldi baterako ixtekoa, modu mugagabean. Erabaki honek, biztanleriari orokorrean eragiten dionak, Zumarragako 300 familiaren exodoa eragiten du, Urola Garaiko biztanleentzat langabezia eta pobretzea sortzeaz gain.
Sestaoko lantegiaren itxierak, AHVren oinrodekoa denak, miseriarik gorrienean utziko luke Ezkerraldea, Euskadin langabeziak gehien zigortu duen eskualdeetako bat. Gure gazteek, prestakuntza bikainarekin, honek bere koste ekonomikoa izanik, alde egitera behartuta ikusten dute euren burua, honen ondorioz euren jakituria lan merkatuan erabilita sortuko luketen aberastasuna ez dio gure jendarteari onurarik ekartzen.
Sestao eta Zumarragako lantegien errentagarritasunak modu nabarmen batean egin luke hobera Zuzendaritza aldaketarekin eta inguruko Europako herrialdeen antzerakoa izango litzatekeen tarifa elektriko batekin. Honek berdintasunean lehiatzea ahalbideratuko liguke. Horregatik, zure esku dauden bitarteko politiko guztiak erabiltzea eskatzen dizugu eta baita Madrilgo Gobernua presionatzea, Europakoaren antzerakoa izango den tarifa elektrikoa izatea ahalbidetuko diguten beharrezko neurriak izateko.
Era berean, Arcelor Mittalek Zumarraga eta Sestaoko lantegiak modu jarraituan martxan jartzeko inolango borondaterik ez duela ikusita, zuzentzen duzun gobernuak desjabetze lege balia dezala, erabilera publikoa edota interes soziala dela eta, Espainiarren Foruaren 32 artikulua, Konstituzioaren 33.3 artikulua, horrela aukera zabal dadin euskal enpresari zein besten batzuk, guztiz errentagarriak diren bi altzairutegia hauek martxan jartzeko helburuarekin enpresa eros dezaten (Sidenorrekin gertatu den moduan).

Sestao, 2016ko maiatzaren 30ean
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko langileok Gizardatzi eta Geroani eskatzen diegu alde batera utz dezatela 2022az geroztik sektorea hitzarmenik gabe egotera daraman jarrera boikotatzailea

Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko langileok 2022. urteaz geroztik hitzarmenik gabe gaude, eta zortzi greba-egun baino gehiago egin ditugu, baita mobilizazio ezberdinak zein barau egunak ere, egiten dugun lana aintzat hartuko duen hitzarmen bat lortzeko helburuarekin.

CAFeko amiantoaren auzian lan osasuna bermatzeko urratsak eskatu ditugu

Lan Osasunaren Eguna pasa berri den honetan, CAF lantegiko beharginek agerraldia egin dute, gaiarekin zerikusi zuzena duen kontu bati buruzko argibideak emateko: amiantoa.

Enpresak Imegarreko grebalarien aurka erakutsitako jarrera onartezina salatu eta borrokaren zilegitasuna aldarrikatu dugu

Egun hauetan mobilizatzen aritu dira Imegarreko langileek, eta enpresari beren lankideak berriz onartzeko eta gatazka konpontzeko eskatu diote. Aldiz, enpresak, jarrera desafiatzailea eta mehatxagarria izan du. Behin baino gehiagotan, kontseiluko kideek aurre egin diete langileei, mehatxatu eta iraindu egin dituzte. Baina ez hori bakarrik; izan ere, salatu nahi dugu pikete batean parte hartzen zegoen LAB-eko kide bati salaketa jarri diotela, akusazio faltsupean. Horregatik, gaur, enpresak bere langileekiko eta langileei laguntzera joan diren pertsonekiko izan duen arduragabekeria publikoki salatu dugu.