2026-09-18
HomeEkintza SozialaIa zortzi urte pasatu dira krisiaren hasieratik eta langabeziak maila onartezinean jarraitzen...

Ia zortzi urte pasatu dira krisiaren hasieratik eta langabeziak maila onartezinean jarraitzen du

198.055 langabe zeuden enplegu bulegoetan izena emanda Hego Euskal Herrian martxo amaieran, otsailean baino 1.596 gutxiago. Hala ere, ia zortzi urte pasatu dira krisiaren hasieratik eta langabeziak maila onartezinean jarraitzen du, eta prekarietatearen gorakadak desberdintasunak eta laneko pobreziaren hazkundea dakartza.

Era berean, langabeziaren bilakaerak aldeko faktoreak izan ditu martxoan, hala nola turismoaren eragina eta Aste Santuan zehar zerbitzu sektorean egindako kontratazioak. Hala ere, aldi baterako enplegu ezegonkorraren bultzadak ezin dizkigute beste faktore batzuk ahantzarazi:

– Enplegu-sorreraren hazkundea mantsotu egin da, eta progresiboki prekarizatzen ari da.

– Altzairu-enpresek orokorrean dituzten mehatxuak, modu justifikaezinean gure lurraldean fokalizatzen ari direnak.
Zentzu honetan, Zumarraga eta Sestaoko altzairutegiek jasaten duten egoerak (adibide gertukoenak aipatzearren) argi eta garbi ohartarazten digute kalitatezko enplegua prekarioagatik ordezkatzen duen eredu produktiboaren aldaketak izango lituzketen ondorioez. 

Beste alde batetik, Gizarte Segurantzaren afiliazioak gora egiten duen arren, gero eta erritmo apalagoarekin egiten du. Gainera, prekarietatea indartuz egiten du eta soldata oso baxuak dituen enplegua hedatuz. 

Edozein kasutan, afiliazioaren gorakada honek ez du eragotzi Gizarte Segurantzaren defizitak igotzea jarraitzea, neurri handi batean enpleguaren kalitatea eta kotizazio oinarriek behera egin dutelako, eta baita enpresek ingresatutako kuoten murrizketak direla eta. Azken hauek itzelezko diru-xahuketa dira eta enpresarioei diru publikoa trasbasatzea dakarte.

Era berean, afiliazioaren gorakadak ez du ekarri langileriaren bizi-baldintzak modu esanguratsuan hobetzerik. Guztiz kontrara, lan-baldintzen prekarizazio progesiboak desberdintasun eta laneko pobrezia indizeen itzelezko gorakada ekarri dute.
  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.