2026-06-18
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLan heriotzak eta prekarietatea garaitu behar ditugu

Lan heriotzak eta prekarietatea garaitu behar ditugu

Atzo, hilak 20, lan istripuan hildako Alberto eta Jabiri gure agurrik sentituena eskaintzeko eta heriotz istripu hauek prekarietatearen ondorio direla salatzeko Leketion izan ginen. Lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen ondorio dira. Ekidin daitezke, baina instituzioak arazoari irtenbidea emateko neurriak hartu ordez begirale huts bilakatu dira. LAB, orain arte bezala, prekarietatearen kontrako borrokan lehen lerroan jarraituko du, langileekin batera gure eskubideak errespetatuak izan daitezen lanean.

14 dira jada urtea hasi zenetik lan istripuen ondorioz hildako langileak. LABek aspaldi salatu bezala, heriotz istripu hauek ez dira kasualitatea, lan alorrean ematen ari den prekarizazioaren ondorio lazgarria baizik. Lan baldintza kaskarren, prebentzio neurri eznahikoen edo mantenimendu faltaren emaitza dira.

Agintari politiko eta ekonomikoen ahotan behin eta berriz entzuten dugun hazkunde ekonomiko hori langileon eta gure lan baldintzen bizkar eraiki nahi dute. Erabaki honen emaitzak denok ezagutzen ditugu: laneko gaixotasunak, lan istripuak eta heriotzak. Gaur egungo ereduak miseria eta heriotza besterik ez dakar langile klasearentzat.

Istripu hauek ekidin litezke horretarako neurriak hartuz gero baina enpresa eta administrazioek ez dute arazoari irtenbidea emateko neurririk hartu. Alderantziz, Instituzioak begirale huts bilakatu dira eta hori onartezina da LABen iritziz.

Sindikatuak, orain arte bezala prekarietatearen kontrako borrokan lehen lerroan jarraituko du, langileen ondoan izango da prebentzio lanetan zein salatzerako orduan.
 
AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Grebaren jarraipen masiboa Etxebarri-Ibiñako PEPSICOren botilaratze plantan

PEPSICOko langileak greba egiten ari dira gaur, enpresa batzordeak deituta, enpresa diziplina-araubidea gehiegikeriaz eta arbitrariotasunez erabiltzen ari dela salatzeko. Enpresa langileen aurkako politika zigortzailea gauzatzen...

LABetik exijitzen dugu lehenbailehen zuzendu dezatela familia-langileen soldaten finantzaketa

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuan eskaera aurkeztu ondoren, martxoan jaso genuen departamentuaren erantzuna, non esan baitziguten 48/2020 Foru Dekretuan jasotako familia-langileen finantzaketa-moduluen "azterketa" egingo zutela. Hiru hilabete geroago, oraindik ez dugu erantzunik jaso, eta oinarrizko gizarte-zerbitzuen kolektibo horrek konparaziozko bidegabekeria onartezina jasaten jarraitzen du.

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.