2026-11-19
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaHerritarron zein herrion burujabetzaren alde TTIPari ez!

Herritarron zein herrion burujabetzaren alde TTIPari ez!

Euskal Herriko gizarte zibileko erakunde, alderdi politiko eta sindikatuok demokrazia, zerbitzu publikoak, giza eta ingurugiro arauak mehatxatzen dituzten TTIP, CETA eta TISA akordio ekonomikoen aurka gaudela adieraziko dugu beste behin. Hitzordua martxoak 12: Iruñean giza katea kartzela zaharretik 17:30etan, Arratian Bediatik Igorrera Bizi Martxa 10:00etan eta Donostian manifestazioa Boulevarretik 12:00etan.

TTIPari EZ :: NO AL TTIP
Euskal Herriko gizarte zibileko erakunde, alderdi politiko eta sindikatuok, demokrazia, zerbitzu publikoak, giza eta ingurugiro arauak mehatxatzen dituzten eta eskala txikiko eta kalitatezko nekazaritza, elikadura eta farmazia arauak, ezinbesteko trantsizio energetikoa, eta gizartea hobetzeko daukagun eskubide eta ahalmena arriskuan jartzen dituzten TTIP, CETA eta TISA akordio ekonomikoen aurka gaudela adierazi nahi dugu. Itun hauen onuradunak beti berberak dira: nazioarteko korporazio handiak, banketxeak eta inbertsio funtsak.

1986ko martxoaren 12an Euskal Herriak ezetz esan zion NATOri. Ezetz herriaren nahia eta ahaleginak alde batera utzi eta erakunde horrek bultzatzen duen indarraren onarpenari. Gaur, NATO ekonomikoa den TTIPak, korporazio handientzat berdina nahi du arlo ekonomikoan. Hortaz, demokrazia, suntsitu beharreko helburuan bihurtzen da bi egitura hauentzat.

Boterea arlo publikotik interes pribatuetara aldatu dela ikusi dugu azken hamarkadetan. Liberalizazio ekonomiko eta finantzeroaren bultzada argia, desparekotasunaren eta pobreziaren igoera argia, ingurugiroaren suntsiketarekin batera. TTIP, CETA eta TiSA jabetza kentze honen areagotze bat dira, itzulezinean bihurtu arte. Finantza krisia globalizatutako kapitalismoaren giza eskubideak gutxienera murrizteko eta herriei burujabetza demokratikoz gabetzeko aitzakian bilakatu da.

Berdintasuna, giza eta lan eskubideen, klima justizia eta herrien benetako demokraziaren alde borrokatzen dugu.

Datorren martxoaren 12an borroka honetan gurekin bat egiteko eskatu nahi genieke herritarrei.

DONOSTIA: Manifestazioa 12tan Boulevarden.
ARRATIA: Bediatik Igorrera BIZI MARTXA 10tan.
IRUÑA: Giza katea kartzela zaharretik 17.30tan. Mahai ingurua Condestablen 12tan
Gaur, erabaki nahi dugulako, duela 40 urte NATOri ezetz esan genion bezala argi eta garbi diogu:

EUSKAL HERRIAN TTIP EZ!!
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eskatzen du BFAko eta GUFEko plantilla handitzea zenbait unitatetan, ez baitago langile kopuru nahikorik

Bizkaiko Foru Aldundiko-GUFEko LABen atal sindikalak proposamen bat aurkeztu zuen joan den astean Batzar Nagusietan, bi erakundeen Lanpostuen Zerrenda (LPZ) handitzeko eskatuz, Bizkaiko aurrekontu-proiektuan bertan 2027an ezartzen diren langile-hazkundearen aurreikuspenetatik harago.

Lan eremuan indarkeria matxistaren aurkako konpromisoak behar direla aldarrikatzera kalera aterako gara azaroaren 25ean

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunaren harira, LABetik mobilizazio bana deitu dugu Gasteizen eta Iruñean.

Salatzen dugu Correoseko bulegoak eta banaketa-unitateak gainezka daudela kontrataziorik egin ez delako

Posta bidezko botoa onartzeko azken eguna bihar izango da, eta LABen atal sindikalak salatu du bulegoak eta banaketa-unitateak gainezka daudela, hauteskunde-kanpainak eragindako jarduera-igoeraren eta kontratazio faltaren ondorioz. Egoera horrek agerian uzten du, beste behin ere, enpresaren aurreikuspen eta plangintza falta.