2026-08-19
HomeIndustriaMetalgintza4 orduko lanuzteak egingo dituzte Zalain lantegian zor zaien dirua eskatzeko

4 orduko lanuzteak egingo dituzte Zalain lantegian zor zaien dirua eskatzeko

Ordain-sariak eta nominak ordaintzeko orduan egondako atzerapenak salatzeko eta bide judizialetik soldaten ordaintzea eskatzen duten bitartean, Zalain Transformadoseko langileek mobilizazioei ekitea erabaki dute. Honela, urtarrilaren 25ean, txanda bakoitzean 4 orduko lanuzteak egingo dituzte. Zor zaien dirua eskuratu ezean, egunean bertan egingo diren batzarretan ondorengo pausoak eztabaidatu eta erabakiko dituzte.

ZALAIN/TRANSFORMADOS/CONDESA TALDEKO KOMITEAREN OHARRA

"Zalain Transformados/Condesa Taldea ia bi urte egoera prekarioan daramatzan honetan Taldearen arazo finantzieroak direla eta.

Eguberrietako aparteko ordain-sariaren %75ren retentzioa/ordaingabetzea; hala nola, errege egunetako ordain-sariaren %100aren ordaingabetzea eta azken nominak ordaintzerako orduan egondako atzerapenek propietatearen jokamoldearen marra gorriak pasatu ditu. Jakina da ere zorrak Zalainentzako lan egiten duten guztiengana iristen direla: azpi-kontratak, zerbitzuak, honitzaileak eta abar.

2014ko Azaroan Condesa-Bankuen Kontsortzioa eta ArcelorMittalen artean akordio batetara iritsi ziren hartzekodunen konkurtsoa ekiditeko. 2015-eko uztailean eman ziguten informazioaren arabera 3 aldeen artean adostu zutela akziodunen osotasuna kontsortzio eta ArcelorMittalera pasatuko zirela azken honek Condesa Taldearen zorrak bere gain hartzearen truke. Akordio horretan eta beti informazio horren arabera beharrezko horniketa eta nominen ordainketa bermatzen ziren aktibitatea industrialarekin jarraitze aldera.
Akordio Europako Kopententzia epaimahaiaren oniriatzen zain zegoen, eta horretarako epea Urtarrilaren 29an bukatzen da. Badirudi operazioak aintzinera jarraitzen duela. Zalaingo langileok z dugu ulertzen eta ez dugu onartzen adostutako eta Lan Hitzarmenean bildutako soldata ez ordaintzea, are eta guttiago Zalainen dagoen lan zama handia den momentu honetan.

Lantegi Batzordearen iritziz hau dena estrategia batean barnebiltzen da eta ez da insolbentzia baten ondorio, are eta guttiago tartean ArcelorMittal eta Bankuen kontsortzioa daudela ikusita.

Egoera honen aintzinean Zalain Transformadoseko langileek lantegi batzar orokorrean horrela erabakita mobilizazioei ekitea, bide judizialetik soldaten ordaintzea eskatzen dugu bitartean. Oraingoz eginen diren mobilizazioak hauek dira:

Urtarrilaren 25ean 4 ordutako lan uzteak txanda bakoitzean eta bertan batzarrak eginen dira.

Batzar horietan eztabaidatu eta erabakiko dira ze neurri hartuko ditugun baldin eta soldata ordaindu gabe jarraitzen badugu.

Lesaka 2016/01/21 "

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...

Elkartasun bidaia Kubara

LAB sindikatuaren ordezkaritza bat La Habanan izan da Fidel Castro Ruzen jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldietan. Iraultza kubatarraren buru izandakoari buruzko konferentziaren testuinguruan, gure elkartasuna...