2026-05-11
HomeEkintza SozialaPolitika sozialaKrisi ekonomikoak aberatsak aberastu eta gainontzekoak pobretzen gaitu

Krisi ekonomikoak aberatsak aberastu eta gainontzekoak pobretzen gaitu

LABetik txostenak egin ditugu aberatsek krisia jendarte osoaren kontura are gehiago aberasteko erabili dutela salatzeko. Salatu dugu galerak sozializatzeko politikak, burbuila finantzieroen ondorio, krisia betikotu besterik ez zutela egingo banku eta akziodunen irabazien mesedetan. Eta behin eta berriro esan dugu aitzakia perfektua zela laneko esplotazioa, prekarietatea eta bazterkeria soziala areagotzeko.

Oxfamek desberdintasunen hazkundeari buruz egindako txostenean jasotako datuek gorago aipatutakoak baieztatzen dituzte.

Biztanleriaren %1ak, aberatsenek, gutxien dutenen %99ak baino aberastasun handiagoa izateak baliorik gabe uzten du krisitik ateratzeko estrategia neoliberala.

Baina hemen, Euskal Herrian, inpunitate osoz jarraitzen dute krisian sartu gintuzten aberastasunaren banaketa desorekatuko politika berdinek. Aberatsek zerga iruzurra egiten dute. Kapitalaren errentek lanaren errentek baino gutxiago ordaintzen dute. Zerbitzu publikoak erabiltzen dira gutxi batzuk horren kontura negozioa egin dezaten, prestazioen kaskartze eta murrizketekin. Bankuei oparitutako dirua ez da ekonomia produktiboan inbertitzen, espekulazioan baino eta gure herriari, Estatua eta bere konpartsa-lanetan aritzen direnen eskutik, politika propioak egiteko aukera ukatzen zaio, gure ehun produktibo eta sozialari egokitutakoak euskal jendartearen mesedetan.

Eskubide Sozialen Kartak eta Altenatiben Herriak bultzatutako mobilizazioa dinamikan berresten gara eta gure ustez, behin betiko amaiera jarri behar zaio estrategia horri. Kartaren programa sozialarekin sintonian lehentasunak aldatu eta mobilizazio soziala areagotu hau lortzeko bermerik onena bezala.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan eta bizitzeko eskubidea aldarri Bilboko kaleetan

LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok deituriko manifestazioan bildu gara gaur, euskararen aurkako oldarraldi judizial, politiko eta sindikal antolatua arbuiatu eta, aurrerapenari trabak jarri baino,...

Ikuskizun eta ekitaldietako teknikarien sektorean greba deitu dugu

LAB, TEKNIKARIOK, ELA, ESK, CCOO eta UGT sindikatuak gara deitzaile, eta maiatzaren 15a izango da greba eguna, sektore horretan deituko dugun lehendabizikoa, hain zuzen ere.

Garbiñe Aranburu eta Urko Aierbe: “Euskaraz lan egin eta bizitzeko eskubidearen alde, kalera!”

Hemen duzue Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorraren eta Urko Aierbe Euskara idazkariaren iritzi artikulua. Bihar larunbata, maiatzaren 9an, manifestazioa deitu dugu Bilbon, "Euskaraz bizitzeko eta...